Langabezia % 2,57 igo da Euskadin, eta % 1,79 jaitsi Nafarroan
Langabezia-tasak bilakaera desberdina izan du azken hilabete honetan Hego Euskal Herrian: Nafarroak uztailean baino 620 langabe gutxiago zenbatu ditu abuztuan, eta Euskadik 3.058 langabe gehiago ditu.
Abuztuan, Euskadiko 3.058 langabe gehiagok eman dute izena Espainiako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE), uztailean baino % 2,57 gehiago. Hartara, guztira, 122.260 langabe daude EAEn, Lan Ministerioak jakitera eman dituen datuen arabera.
Bestalde, epe berean, Nafarroan 620 pertsona gutxiago erregistratu dituzte lanik gabe, hau da, % 1,79 gutxiago. Guztira, 34.053 langabe daude foru erkidegoan: 13.544 gizon eta 20.509 emakume.
2020ko abuztuarekin alderatuta, 24.190 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin, hau da, % 16,52 gutxiago; Nafarroan, berriz, 4.917 langabe gutxiago zenbatu dira, % 12,62 gutxiago.
Datuak lurraldeka aztertuta, langabezia % 3,84 hazi da Araban, uztailean baino 765 langabe gehiago baitaude; beraz, 20.702 langabe gehiago ditu herrialde horrek. Gipuzkoan, % 2,46 egin du gora langabeziak, eta, 768 langabe gehiagorekin, guztira, 32.030 langabe daude bertan; Bizkaian, aldiz, % 2,24 hazi da: 1.525 langabe gehiago daude, eta 69.528 guztira.
2020ko abuztuarekin alderatuta, Gipuzkoak % 19,57ko beherakada erlatiboa izan du langabeen kopuruan (-7.792), Arabak % 17,15eko jaitsiera izan du (-4.285) eta Bizkaiak % 14,84koa (-12.113).
Estatu mailari erreparatuz gero, espainiar Estatuan 3.333.915 pertsona daude langabezian, 82.583 gutxiago; horixe da abuztu batean serie historiko osoan langabeziak izan duen beherakadarik handiena.
Oro har, langabeziak hamahiru erkidegotan egin du behera: Andaluzian (-32.102 pertsona), Kanariar Uharteetan (-19.844 pertsona) eta Katalunian (-17.186 pertsona); gora egin du, berriz, Valentziako Erkidegoan (6.606 pertsona), Madrilgo Erkidegoan (3.526 pertsona) eta Euskadin (3.058 pertsona).
Beste urte batzuekin alderatuta, aldaketa nabarmenik ez Euskadin
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak azaldu duenez, abuztuan, jarduera ekonomikoa nabarmen gelditu da Euskadin, "industrian eta merkataritzan batez ere". Hori dela eta, hilabete horretako bilakaera beste urte batzuetakoaren "antzekoa" dela azpimarratu du. Aurreko urtearekin alderatuz, ordea, desberdintasun bat dagoela ohartarazi du: "Datu horrek azken hilabeteetan izan duen bilakaera". Eta, azaldu duenez, bilakaera horrek adierazten du "Euskadi urrats sendoak ematen ari dela erabateko berreskurapena lortzeko".
Mendiak dioenez, enplegua "babesteko egin den ahalegin publikoak" eta gizarte-eragileekin egindako akordioek "konfiantza" eman die enpresei euren jarduera berreskuratzeko. Azpimarratu du pandemiaren olatu bakoitzak arriskuak areagotu dituela, baina, aldarrikatu du txertoaren hedapena funtsezkoa izan dela enpresek konfiantza berreskuratzeko.
Horren aurrean, datozen hilabeteak "funtsezkoak" izango direla iragarri du lehendakariordeak. "Hurrengo aurrekontuetan, dagoeneko hasi ditugun programak indartuko ditugu, enplegu duin bat aurkitzeko arazo gehien dituzten horiek erreskatatzeko: emakumeak, gazteak eta 45 urtetik gorakoak".
Bilakaera positiboa Nafarroan
Ildo beretik, Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialek kontseilariak adierazi du datuok "oso positiboak" direla: "Zalantzarik gabe, ekonomiaren eta enpleguaren susperraldi handi batean gaude".
Datuak aztertu ondoren, adierazi du "etorkizunari itxaropenez eta baikortasunez" begiratzeko aukera ematen duela egoerak. Izan ere, "hazkunde-aurreikuspenak oso onak dira, eta lan-merkatuan islatzen hasi dira ".
Maeztuk azpimarratu duenez, langabeziak behera egin du seigarren hilabetez jarraian, eta pandemiaren aurreko zifretan kokatu da: "2020ko otsailean baino 78 langabe gehiago daude".
Sindikatuen adierazpenak
Azken datuak mahai gainean, mobilizazioaren beharra aldarrikatu dute ELA eta LAB sindikatuek, baita lan erreformaren indargabetzea ere. Sindikatu abertzaleak bezala, lan erreforman atzera egitea eskatu dute UGT eta CCOO sindikatuek ere.
Sektore publikoan zein pribatuan lan prekarietatearekin bukatzeko eta beharginen baldintzak duintzeko mobilizazioaren beharra nabarmendu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskadi Irratiak jaso duenez. Premiazkoa deritzote kaleak hartzea, arazoa agenda politikoaren erdigunean kokatzeko.
CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzari galdegin diote Europako funtsetatik jasoko duen dirua kalitatezko enplegua sortzeko erabiltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.