Gobernua eta sindikatuak gutxieneko soldata 15 euro igotzea aztertzen ari dira
Espainiako Gobernua akordioa sinatzear dago sindikatuekin, lanbide arteko gutxieneko soldataren 14 ordainsariak hilean 15 euro igotzeko, 965 euroraino. Akordioa ixten bada, aurtengo irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, negoziazioaren berri izan duten iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Cadena Ser irrati kateak aurreratu duenez, oraindik erabat itxi gabe dagoen proposamen horrek sindikatuen babesa izango luke, baina ez patronalarena; izan ere, patronalak uko egin dio egungo egoeran gutxieneko soldata handitzeari.
2020an indarrean zegoen gutxieneko soldata 2021ean luzatzea erabaki zuen iaz Ministroen Kontseiluak patronalarekin eta sindikatuekin negoziatzeko aukera izateko. Ordura arte, lanbide arteko gutxieneko soldata 950 euroan zegoen.
Denborak aurrera egin ahala, Gobernua zatitu egin da berehalako hazkundea eta lasaitasuna eskatzen zutenen artean. Horren aurrean, otsailean, sindikatuak mobilizatzen hasi ziren Gobernuari lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko presioa egiteko; patronalak, berriz, bere horretan jarraitu zuen. Bitartean, Gobernuak aditu talde bat sortu zuen igoera zein izan behar zen aztertzeko, legealdiaren amaieran batez besteko soldataren % 60 lortzeko.
Aditu taldeak ekainean argitaratu zituen ondorioak, eta aurten 12 eta 19 euro arteko igoera gomendatu zuen, 2023an 1.049 eurora iristeko 14 ordainsaritan (% 10,4ko igoera); beraz, indarrean dagoenari 99 euro gehiago gehituko litzaizkioke.
Txosten hori eskuan, Yolanda Diaz Lan ministroak bilera bat eskatu zion Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, soldata baxuenak igotzeko.
Azkenean, baina, datu ekonomikoek eta enplegua hobera egin izanak ahalbidetu du Gobernuak negoziazio-mahaia deitzea igoera patronalarekin eta sindikatuekin adosteko.
CEOEren jarrera mugiezina da, eta, beraz, Gobernuak igoera sindikatuekin bakarrik negoziatzea erabaki du.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.