Gutxiengo Soldata
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soldata minimoa 965 eurora handitzea adostu dute Espainiako Gobernuak, CCOOk eta UGTk

Lanbideen arteko soldata minimo berria igoera 15 eurokoa izango da, eta 2021eko irailaren 1etik aplikatuko da. CEOE eta Cepyme patronalek ez dute ituna sinatu.
Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa UGTren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek lanbideen arteko gutxiengo soldata 15 eurotan handitzea adostu dute. Hala, aurrerantzean hileko soldata minimoa 965 eurokoa izango da. 2021eko irailaren 1etik aplikatuko da, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez.

Espainiako Gobernuak eta aipatu sindikatuek konpromisoa hartu dute gutxiengo soldata bataz besteko ordainsariaren % 60an ezartzeko, 2022an eta 2023an igoera berriak eginez.

Lanbideen arteko soldata minimoari buruzko batzorde aholkulariak igoera 12 eta 19 euro artekoa izatea proposatu zuen. Halaber, 2023an soldata minimoa gehienez 1.049 eurora igotzea aholkatu du.  

Iraileko soldatan aplikatu den 15 euroekin hazkundea % 1,57 izango da, lan-hitzarmenetan adosten ari direnaren antzekoa (% 1,54).

Lan Ministerioak irailaren 1ean abiatu zuen eragile sozialekin negoziaketak, baina CEOE eta Cepyme patronalak hasieratik agertu dira igoera horren aurka eta, beraz, ez dute akordioa sinatu.

Enpresarien elkarteen arabera, gutxiengo soldataren igoerak enpleguaren sorrera kaltetu eta ezkutuko ekonomia bultzatuko du.

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X