TURISMOA BIZKAIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Bizkaia turismo bonuak asteazkenetik aurrera salgai, udazken-neguan sektorea bultzatzeko

Bonuek % 50eko deskontua eragingo diote kontsumitzaileari, eta asteazken honetan jarriko dituzte salgai.
Bilboko hotel bat
Bilboko hotel bat. EFEren artxiboko irudia

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 48.000 bonu turistikoen salmenta aktibatu dute, udazkenean eta neguan sektorea indartzeko. Asteazken honetatikaurrera erosi ahal izango dira, eta 2022ko martxoaren 31ra arte egongo da trukatzeko aukera.

Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak eta Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak udazkenerako eta negurako Bilbo-Bizkaia Turismo Bonuak kanpaina aurkeztu dute gaur.

Bi erakundeek elkarlanean egiten duten lehen kanpaina da hau, eta asteazken honetako, irailaren 22ko, 16:00etatik aurrera erosi ahal izango dira www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean.

Ekimen berri honek 2 milioi euroko inbertsioa du, bi erakundeek erdibana egina, eta pandemiak gogor jo duen sektore horri laguntzea du helburu. Gutxienez 4 milioi euroko inpaktu ekonomikoa lortzea espero da.

Nola funtzionatzen dute?

Ia 48.000 bonok 80 euroko prezioa izango dute ostatuetarako (bonuen % 70), 50 eurokoa turismo-jardueretarako ( % 15) eta 200 eurokoa kontsumorako turismo-produktuen agentzietarako ( % 15), Bilbon nahiz Bizkaian.

NAN bakoitzeko (adinez nagusiak, egoiliarrak eta/edo bisitariak) gehienez ere 800 euro eros daitezke bonuetan, eta asko jota hiru bonu tiket edo faktura bakoitzeko.

Bonua erosten denean, kontsumitzaileak aukeratu behar du bonu hori zein establezimendutan edo enpresatan erabili nahi duen. Trukatzerakoan, tiketaren edo fakturaren zenbatekoa bonuen zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko da, ez baita inola ere eskudirua itzuliko.

Bonu bat erosi dutenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dute, edo, hala badagokio, erosketa egiten duten establezimenduan entregatu beharko dituzte inprimakiak. Trukea asteazken honetan hasiko da, salmenta hasten denetik, eta 2022ko martxoaren 31 izango da azken eguna.

230 enpresa eta turismo-establezimendu baino gehiagok bat egin dute

Orain arte, hiriko eta lurraldeko 230 turismo-establezimendu eta -enpresa baino gehiagok batu egin dute. Oraindik ere abenduraren 31ra arte edo bonuen salmenta agortu arte aukera dago kanpain parte hartzeko, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus web plataformaren bidez.

Establezimenduen arabera, muga batzuk daude bonuak trukatzeko. Ostatuen kasuan, muga 4.000 eurotik 60.000ra bitartekoa da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera, eta turismo-jarduerak egiten dituzten enpresen eta agentzien kasuan, muga 10.000 eurokoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X