EAE-ko Auzitegi Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

VTC zerbitzua 30 minutuko aurrerapenarekin kontratatzea eskatzerik ez dagoela baieztatu dute

EAEko Auzitegi Nagusiak Lehiaren Euskal Agintaritzaren helegitea onartu du. Iragan ekainean, Uber enpresak aurkeztatutako errekurtsoaren zati bat onartu zuen dagoeneko.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) baliogabe utzi du berriro alokairuko auto gidaridun bat (VTC) 30 minutuko aurrerapenarekin kontratatu beharra. Oraingoan Lehiaren Euskal Agintaritzaren helegitea onartu du auzitegiak.

VTC zerbitzua 30 minutuko aurrerapenarekin eskatzea eta geolokalizazioaren erabilera debekatzea aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak, baina EAEko Auzitegi Nagusiak artikuluok baliogabe utzi zituen iragan ekainean. Orduan Uberrek Exekutiboaren araudiaren aurka aurkeztatutako errekurtsoaren zati bat onartu zuen auzitegiak.

Orain, geolokalizazioaren debekua eta 30 minutuko aurrerapena eskatzen duten dekretuaren artikuluak baliogabe utzi ditu auzitegiak berriro. Zerbitzua 30 minutuko aurrerapenarekin eskatzeko beharrak VTCri merkatuan sartzea oztopatzen diola ebatzi du EAEANk.

"Denbora tarte hori, praktikan, zerbitzuaren beharrizana aurretiaz edo ordutegia dakienean soilik bete dezake erabiltzaileak", azaldu du auzitegiak epaian, Lehiaren Euskal Agintaritzak azaldu duenez.

EAEANk ebazpen judizialean azpimarratu duenez, 30 minutuko aurrerapenarekin kontratatu beharrak "VTC zerbitzuari kalte larria egingo lioke merkatura sartzeko orduan".

Zerbitzu mota horien kopurua oso txikia da, eta gehienak distantzia laburreko joan-etorriak dira hiri artean edo barruan. Beraz, bidaiariak garraioa erabiltzeko erabakia berehala hartzen du, erantsi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X