ABIADURA HANDIKO TRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTaren Bilboko eta Gasteizko sarrerak definitzeko bilera egun garrantzitsua izan daiteke gaurkoa

Gasteizen, Arriola sailburua Raquel Sanchez Garraio ministroarekin elkartuko da. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, bere aldetik, Garraioko Estatu idazkariarekin batzartuko da Madrilen.
AHTren etorkizuneko Gasteizko geltokiaren maketa
AHTren etorkizuneko Gasteizko geltokiaren maketa. Artxiboko argazkia: Irekia

Gaur, osteguna, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gasteizko eta Bilboko sarrerak eta geltokiak definitzeko egun mugarria izan daiteke. Batetik, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Espainiako Gobernuko ministroarekin elkartuko da 10:00etan Lakuan. Juan Mari Aburto, bere aldetik, Madrilera joan da Isabel Pardo Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Estatu idazkariarekin elkartzeko.

Aipaturiko bilera horietan, AHTaren etorkizuneko Bilboko eta Gasteizko geltokiez eta hiriburuetarako sarrerez hitz egingo dute.

Eusko Jaurlaritzako iturriek uste dute Lakuako hitzordua garrantzitsua izan daitekeela AHTaren Bilboko eta Gasteizko geltokiak lur azpitik egingo direla bermatzeko eta bi hiriburuetarako sarreren lanak Jaurlaritzak bere gain hartuko dituela zehazteko. Espainiako Gobernuak begi onez ikusten du lanak azkarrago egiteko ardura Jaurlaritzak hartzea. Hala ere, momentuz ez dago inolako akordiorik.

Iñaki Arriola sailburuak Eusko Legebiltzarrean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak egingo ditu Zaratamoko tunela eta Arkautiko korapiloaren zati bat. Gipuzkoako zatiarekin egin bezala, egindako lanen kostua Kupotik deskontatuko litzateke. Hala ere, ikusteko dago horretarako eperik jartzen duten edo konpromisorik hartzen duten. 

Adifeko presidentea eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria ere egongo dira Lakuako batzarrean.

Bestalde, AHTaren Bilboko eta Gasteizko geltokien inguruan ere zalantzak daude. Bilboko sarrera eta geltokiaren etorkizuna argitzeko, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Garraioko Estatu idazkariarekin elkartuko da. Aburtok aurreko astean esan zuenez, Udalak ez du trenbidea lurperatzea eta lur azpiko geltokia aurreikusten ez duen proiekturik onartuko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X