Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresidentzietako langileak Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan sartu dira bilera bat eskatzeko

Azkenean, ELAk eta LABek deitutako protestaren ostean, Aldundiaren egoitzan sartzen utzi diete lau ordezkari sindikali, eta astelehenean eskaerari erantzungo diotela hitzeman diete.
Erresidentzietako langileen protesta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan. Argazkia: ELA
Erresidentzietako langileen protesta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan. Argazkia: ELA

Erresidentzietako langileek manifestazioa egin dute gaur Donostian ELA eta LAB sindikatuek deituta, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan sartzen saiatu dira bilera bat eskatzeko, eta tentsio uneak izan dira protestarien eta eraikineko segurtasun langileen artean.

Aldundiak gaitzetsi egin du "foru erakundeko langile batzuen aurkako indarkeria", manifestari batzuen "bultzakadak eta kolpeak" jaso dituztelako.

150 pertsona inguruk parte hartu dute Gipuzkoako Plazan deitutako manifestazioan. Gipuzkoako erresidentzietan greba zuten deituta, eta protestarekin Maite Peña foru diputatuari bilera bat eskatu nahi zioten.

Eraikina zaintzen duten ertzainek galarazi egin diete sarrera manifestariei, eta azkenean atea ixtea lortu dute.

Aldundiak "indarkeria" salatu du, eta azaldu duenez, "ordu erdi baino gehiagoz langileen sarrera-irteerak eragotzi dituzte, baita sartu nahi zuten herritarrena ere".

Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak "errespetua" agertu du protesta baketsuaren aurrean, baina "indarkeriak" elkarrizketa zailtzen duela gaineratu du.

Tentsio uneak amaituta, azkenean Aldundiaren egoitzan sartzen utzi diete bi sindikatuetako lau ordezkariri, eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuarekin batzarra egiteko eskaera egin dute.

Sindikatuetako ordezkariek ondoren jakinarazi dutenez, Aldundiak hitzeman die astelehenean erantzungo dietela, baina ez diete ziurtatu batzarra egongo denik.

Janire Diez ELAko kideak esan du "lotsagarria" dela gertatutakoa, eta gogor kritikatu du erresidentzietako langileek horrenbeste "sufritu" ostean, erakunde publikoak "ateak ixtea".

"Aldundiak propaganda besterik ez du egiten erresidentziaren sektorearekin, eta muturren aurrean itxi digu atea", salatu du Leire Ormazabal LABekoak, adinekoen egoitzetarako "lan-hitzarmen duina eta ratio egokiak" lortzeko "borrokan" jarraituko dutela ohartarazi aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X