Albiste da
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioak gora egin du urrian, % 5era EAEn eta % 5,6ra Nafarroan

Argindarraren eta erregaien garestitzeak eragin dute, batez ere, prezioen gorakada. Irailetik urrira prezioak % 1,7 garestitu dira EAEn, eta % 1,8, ostera, Nafarroan.
Bi gailu elektrizitate sareari lotuta
Bi gailu elektrizitate sareari lotuta

Urte arteko inflazioa % 5eraino hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 5,6raino Nafarroan, urrian. Argindarraren eta erregaien garestitzeak eragin dute, batez ere, prezioen gorakada.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako datuen arabera, prezioek % 1,7 egin dute gora EAEn azken hilabetean, irailetik urrira. Nafarroan, ostera, % 1,8koa izan da igoera.

Urtea hasi zenetik, lehen hamar hilabeteetan, prezioak % 4,9 garestitu dira EAEn eta % 4,7 Nafarroan.

Araban urte arteko inflazioak % 5,3 egin du gora, % 5 Gipuzkoan eta % 4,9 Bizkaian, urrian.

Azken hilabetean, inflazioa % 2 hazi da Araban, % 1,8 Bizkaian eta % 1,6 Gipuzkoan.

Urtea hasi zenetik Araba eta Gipuzkoa dira igoera handiena izan duten lurraldeak (% 5,2), Bizkaiaren (% 4,7) aurretik.

Espainiako Estatuan, ostera, urte arteko tasa % 5,4raino hazi da, irailean baino ia puntu eta erdi gehiago. Urriko urte arteko inflazioa 1992ko irailetik inoiz izandako handiena da. Azken hilabetean, berriz, % 1,8 igo da. Urtea hasi zenetik, ostera, prezioak % 3,1 igo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X