Mitxel Lakuntza aukeratu dute berriro ELAko idazkari nagusi, ordezkarien % 90aren babesarekin
Mitxel Lakuntza aukeratu dute berriro ELAko idazkari nagusi, botoen % 90,69arekin. Lakuntza buru duen Batzorde Eragilearena zen Bilboko Euskalduna Jauregian asteazken eta ostegunean egin den 15. Kongresura aurkezten zen zerrenda bakarra.
Bozketan, aldeko 624 boto jaso ditu (boto guztien % 90,69), 42 kontra (% 6,10). 17 boto txuri izan dira eta bost baliogabeak. Gainera, bertan bildutako ordezkariek aho batez onartu dute sindikatuak datozen lau urtetan jarraituko dituen ildo estrategikoen ponentzia.
Hautatutako Batzorde Eragilearen berrikuntzetako bat da hiru kide berri izango dituela: Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Planifikazioa. Genero Berdintasun Plan Estrategikoa) eta Leire Gallego Lopez de Goikoetxea (Gizarte Ekintza. Immigrazioa. Genero Berdintasun Politikak).
Sindikatuaren etengabeko eraberritze prozesuaren baitan, eta aukeraketa honen ondorioz, ELAk, lehen aldiz, Batzorde Eragile parekidea izango du.
Era horretan, honakoek osatuko dute Batzordea: Mitxek Lakuntza Vicario (Idazkari Nagusia), Amaia Muñoa Capron-Manieux (Idazkari Nagusi Albokoa. Nazioartea), Amaia Aierbe Beloki (Zerbitzu Juridikoak), Xabi Anza Olarra (Formakuntza. Iparraldea) y Leire Gallego Lopez de Goikoetxea (Gizarte Ekintza. Immigrazioa. Genero Berdintasun Politikak).
Ivan Gimenez Komunikazioaz arduratuko da; Pello Igeregi Santamaria (Negoziazio Kolektiboa. Lan Osasuna. Euskara.), Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Mikel Noval Fernandez (Gizarte politika. Azterketa Bulegoa. Ingurumena), Leire Txakartegi Iramategi (Antolakuntza), Joseba Villarreal Olaizola (Hauteskunde sindikalak. Afiliazioa. Ekintza konfederalak), eta Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Planifikazioa. Genero Berdintasun Plan Estrategikoa).
Alderdiei eskaerak
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak grebak eta mobilizazioak "konplexurik gabe" defendatzeko eskatu du, lan-hitzarmen "positiboak" lortzeko eta prekarietatearekin amaitzeko "nahitaezkoak" direlako. Halaber, konfrontazioa bere sindikatuarentzat "inoiz ez da hitz desatsegina" izango, "nor garen eta aurrean nor ditugun ohartzen eta kontzientzia hartzen laguntzen duelako".
Datozen urteetarako ELAren aukera estrategikoa sindikatua "okerren dauden pertsonen eskura" jartzea dela esan du, "prekarietatea ez baita atzeraka doan fenomenoa. Gelditzen dugunean baino ez du egiten atzera".
Sindikatuak jakitera eman duenez, ordezkari gisa akreditatutako 700 pertsona baino gehiagok ELAren 15. kongresuan aurkeztutako ebazpen bakarra onartu dute, lan-erreforma indargabetzea eskatzen duena.
Era berean, Madrilgo Diputatuen Kongresuan ordezkariak dituzten EAJri, EH Bilduri eta Unidas Podemosi abenduaren 2an Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurara iritsiko den pentsioen lege berriaren aurka bozkatzeko eskatu diete.
ELAren 15. Kongresuak alderdi politikoei hainbat eskaera egitea adostu du. Pentsioei dagokienez, abenduaren 2an Pentsioen Legearen proiektua atzera bota dezatela, 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak bertan behera utz ditzatela, 2021eko azaroko urte arteko KPIa 2022an igotzea bermatu eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea eskatu dezatela.
Bestalde, Kongresuan ordezkaritza duten euskal alderdiei eskatu diete 2010eko, 2011ko eta 2012ko lan-erreformak bertan behera uzteko, eta lan-arloko etorkizuneko lege-dekretua baliozkotzearen aurka bozkatzeko, baldin eta "Euskal Herrian gure lan-baldintzak erabakitzeko eskubidea bermatzen ez bada eta kaleratzea errazteko eta merkatzeko neurrietan atzera egiten ez bada".
Lakuntzak mobilizazioak iragarri ditu abenduaren 1etik aurrera, "dozenaka erakunde sozialen babesarekin" eta ez ditu baztertu "greba orokorra bezalako mobilizazio masiboak".
Azkenik gogorarazi du, kongresuan ELAk "aurrerapauso bat" eman duela lehen aldiz, Errepublikaren eredua defendatzeko eta hori lortzeko indarrak metatzeko. "Errepublika batean bizi nahi dugula esan dugu. Estatu propioa, emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatuko duena, herri honen erabateko autogobernua, Euskal Errepublika, ingurumena zainduko duena eta gizartearen gehiengoaren ongizatea bermatuko duena, politika sozialisten bitartez", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.