Ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchez Galan epaile aurrean izango da urtarrilaren 18an, Iberdrolak Villarejori egindako enkarguengatik

Manuel Garcia-Castellon epaileak ekainean erabaki zuen Iberdrolako presidentea auzipetzea, eroskeria aktiboa, intimitatearen aurkako delitua eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea egotzita. Egun horietan hiru zuzendari ohik eta Iberdrola Renovablesek ere deklaratu beharko dute Auzitegi Nazionalean.
Ignacio Sanchez Galan. Artxiboko irudia: EFE
Ignacio Sanchez Galan. Artxiboko irudia: EFE

Ignacio Sanchez-Galan Iberdrolako presidenteak Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du urtarrilaren 18an, inputatu gisa, jada erretiratuta dagoen Jose Manuel Villarejo komisarioari egindako enkarguengatik.

Joaquin Gadea Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegi Zentraleko epaileak urtarrilaren 18ko 10:30erako deitu du Sanchez-Galan, berri agentziek jakitera eman dutenez.

Manuel Garcia-Castellon epaitegi horretako titularrak ekainean erabaki zuen Sanchez Galan inputatzea, funtzionario-eroskeria aktiboa, intimitatearen aurkako delitua eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea egotzita.

Data horietarako, Gadea epaileak konpainiako hiru zuzendari ohi ere deitu ditu. Hala, Fernando Becker Iberdrola Españako presidente ohia urtarrilaren 18rako deitu dute, eta Francisco Martinez Corcoles Negozioen kontseilari eta zuzendari nagusi ohiak eta Rafael Orbegozo Presidentetzako Kabineteko buru ohia urtarrilaren 17an izango dira epailearen aurrean. Hilaren 20rako deitu du, halaber, Iberdrola Renovables.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatuta, Garcia-Castellonek Sanchez Galan eta hiru zuzendari ohiak inputatzean azaldu zuen, haiek, euren postuetatik, komisarioaren zerbitzuen kontratazioan parte hartu ahal izan zutela, Villarejo artean Polizia Nazionalean jardunean zegoela; era berean, zehaztu zuen, zerbitzu horiei zegozkien fakturak manipulatu egin zirela eta ikerketapean zeuden pertsonen datu erreserbatuak eskuratu zirela.

Villarejok modu pribatuan emandako zerbitzu asko eta askotarikoak ikertzen dituen Tandem makrokausaren baitako 17. pieza da Iberdrolarena, eta 2004tik 2017ra bitartean argindar enpresak komisarioari egindako enkarguak ikertzen dira.

Inputazio autoan, Garcia-Castellon epaileak adierazi zuen Iberdrolaren kontabilitatea medio, badaki CENYTek igorritako hamabost faktura jaso eta ordaindu zirela, eskaerarik gabe, guztira 1,04 milioiko baliodunak.

Bost enkargu

Epailearen arabera, bost proiektutan egongo lirateke inplikatuta Villarejo eta Iberdrola. Lehena Arrow proiektua, Arcos de la Fronteran (Cadiz) zentral bat eraikitzearen aurkako udal oposizioa eta ekologista taldeak desagerraraztea helburu zuena.

2004tik 2005era bitartean, Black Board edo B-B garatu zen, ustez, Manuel Pizarro Endesako presidenteari buruzko informazioa lortzeko, Iberdrolak sektore elektrikoan zuen arerio handiari buruzkoa.

2009an, Villarejori Gipsy eta Posy izeneko enkarguak eman zizkioten. Lehenengoa, Jose Maria Alvarez argindar konpainiako zuzendari bat eta Francisco Julian Gutierrez hornitzaile bat ikertzea izan liteke, legez kanpoko komisioak ordaindu ote zituzten susmatuta. Bigarren proiektuarekin, Alvarezen eta Florentino Perez ACSko presidentearen arteko lotura ikertuko zuen, eraikuntza enpresak elektrikoari erasorik egitea saihesteko.

Azkenik, 2011n, Villarejo Wind proiektuarekin aritu zen, Eolica Dobrogea enpresa suitzarra, Chrisopher Kaap akziodun nagusia eta Corneliu Dica ahalduna ikertzeko. Iberdrola Renovablesek bat egin zuen konpainia eolikoarekin Errumanian proiektu batzuk garatzeko, baina, denborarekin, gatazkak sortu ziren, eta, azkenean, Espainiako enpresaren alde konpondu ziren, arbitraje-prozedura batean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X