Euskadik % 9,9ko langabezia-tasarekin itxi du 2021. urtea
Euskal Autonomia Erkidegoak % 9,9ko langabezia-tasarekin itxi zuen 2021a, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan zabaldutako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino zenbaki hobea da, % 10,3koa izatea espero baitzuen.
2020ko datuekin alderatuta, langabezia datuek hobera egin dute, baina oraindik ez da pandemia aurreko zenbakietara itzuli. Izan ere, 2020. urtearen amaieran langabezia-tasa % 11,4koa zen, neurri handi batean pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen eraginez. 2019aren amaieran, ostera, langabezia-tasa % 9,5ekoa zen.
2021eko laugarren hiruhilekoko datuak hirugarrengoarekin konparatuz gero, langabezia-tasa puntu bat igo da. Udan, % 8,9koa zen.
Biztanleria Aktiboaren Inkestari dagokizkion 2021eko laugarren hiruhilekoko datuak argitaratu ditu gaur Eustat Euskal Estatistika Erakundeak.
Urte amaieran, EAEko 104.700 pertsona ari ziren lan bila, aurreko hiruhilekoan baino 12.000 gehiago. Horietatik 52.100 gizonak dira eta gainerakoak, 52.600, emakumeak. Azken hiru hilabeteetan 3.900 gizon langabe gehiago daude eta 8.000 emakume langabe gehiago.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian % 1,4 igo da langabezia-tasa, % 11,3raino. Gipuzkoa da langabezia-tasa baxuena duen lurraldea (% 7,9), baina 0,9 puntu egin du gora azken hiruhilekoan. Araban, ostera, igoera txikiagoa izan da, 0,3 puntukoa, eta langabezia-tasa % 9,5ekoa da orain.
Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2021eko azaroan Europar Batasuneko langabezia-tasa % 6,5ekoa izan zen eta Espainiakoa % 14,1ekoa. Ordukoa da eskuragarri dagoen azken datu ofiziala.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.