Gehiengo sindikalak greba deitu du Osakidetzan otsailaren 28rako
Osakidetzan gehiengoa duten sindikatuek (SATSE, ELA, LAB, UGT eta CCOO) greba deitu dute Lehen Arretan otsailaren 25ean, eta Osakidetza osoan hilaren 28an. Horrez gain, manifestazioak antolatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan osasun zerbitzu publikoak dituen "arazo larriak konpontzeko Jaurlaritzak duen borondate eza" salatzeko.
Sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Salatu dutenez, "urtarrilaren 23an egin genituen manifestazio jendetsuen ondoren, argi eta garbi esan dezakegu Osakidetzak eta Osasun Sailak ez dutela pauso bakar bat ere eman, eta ez dutela neurri bakar bat ere proposatu Osakidetzak dituen arazo larriak konpontzeko".
Euren esanetan, mobilizazio horien "jarraipen masiboa langileen eta herritarren nekearen isla da. Hala ere, Osasun Sailak bere bidea jarraitzea erabaki du, eta Osakidetzaren arazo larriei irtenbide bakar bat ere ez planteatzeaz gain, murrizketa gehiago abiarazi ditu, hala nola, Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ixtea. Itxiera hori, gainera, pandemia betean murgilduta gaudenean egiten da".
Sindikatuetako ordezkariek ohar bateratu bat irakurri dute agerraldian. Salatu dutenez, Osakidetzaren langileriaren "belaunaldi erreleboa planifikatzeko erabateko falta egon da" —eman dituzten datuen arabera, batez besteko adina 50 urtekoa da— eta "Osakidetzak bere plantillari tratu txar sistematikoa" eman dio. Horrek eragin du, euren hitzetan, "langileek ihes egitea" Lehen Arretarik "arreta espezializatura, osasungintza pribatura, edota atzerrira". Halaber, kritikatu dute egoera hori ez da Lehen Arretan bakarrik gertatzen, "beste hainbeste gertatzen da arreta maila guztietan eta kategoria guztietan". Ondorioz, "lan gainkarga sistematikoa, hobekuntza ikuspegirik eza eta baliabide eza ikusita, langile askok erretiroa hartzea erabakitzen dute aukera eduki bezain laster.
Bost sindikatuen esanetan, pandemia "aitzakia ezin hobea bihurtu da murrizketa, desegite, prekarizazio, inbertsio falta, pribatizazio eta osasun publikoaren desegite politikekin aurrera jarraitzeko".
Hala, adierazi dutenez, "gure osasun sistema publikoa etengabeko erasoa jasaten ari da, eta horrek aliantza bat eragin du osasun zentroetan zerbitzuak ematen dituztenen eta herritarren artean, azken asteetan ikusi dugun bezala. Aliantza horrek jartzen ditu zalantzan EAJren gobernuaren osasun politikak".
Azkenik, Mahai Sektorialaren egoera hartu dute ahotan. Diotenez, Osasun Saila mahaia "edukiz husten" joan da, eta "informazioa emateko esparrua" baino ez da: "Ez da ezer negoziatzen, eta Osakidetzak inposatu egiten ditu bai landu beharreko gaiak, bai horien edukia". Hala, " benetako negoziazioa eta edukiak planteatu arte", foro horretan parte hartuko ez dutela iragarri dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.