ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loli Garcia: "Ez dugu ezer hautsi eta ez dugu pentsatu Elkarrizketa Sozialerako Mahaia uztea"

CCOO Euskadiko idazkari nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera atzeratu izanaz mintzatu da.
Loli Garcia (CCOO Euskadi) Radio Euskadin
Loli Garcia (CCOO Euskadi) Radio Euskadin. Argazkia: Radio Euskadi

CCOOk eskatuta, gaurko aurreikusita zegoen Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera atzeratu ostean, eskaera hori egiteko zergatien inguruan mintzatu da Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Loli Garciak azaldu duenez, batzarra atzeratzea eskatu dute barne hausnarketa bat egin behar dutelako, baina ez omen dute buruan Elkarrizketa Sozialaren Mahaia uztea.

Loli Garcíaren iritziz, afiliatuek ez lukete ulertuko Diputatuen Kongresuko lan erreformaren bozketan gertatu zenaren ondoren, "ostegunean ezer ez balitz bezala asteartean mahai berdinaren bueltan esertzea". Hori dela eta, aste honetan egoera aztertzeko hainbat barne bilera egingo dituztela iragarri du.

Era berean, CCOOk Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren alde egindako apustua berretsi du: "Norbaitek negoziazio mahaia defendatu badu, hori CCOO da".

Edozein kasutan, Loli Garciak uste du mahai hori ezin dela etengabe ezbaian egon: "Ziurtasunak behar ditugu, mahaian dauden hiru aldeeek esparru honetan sinestea eta edukiz hornitzea".

Amaitzeko, ELAk eta LABek mahaian parte hartzea gustatuko litzaiokeela gehitu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X