EAE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera atzeratu dute CCOOk eskatuta

EAJk lan erreformaren aurka bozkatuko zuela jakin zuenean egin zuen eskaera sindikatuak.
Mesa de diálogo social en una imagen de archivo. Foto: Efe
Mesa de diálogo social en una imagen de archivo. Foto: Efe

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta sindikatuek datorren astearterako aurreikusitako Elkarrizketa Sozialerako Mahaia atzeratzea adostu dute, EAJk Diputatuen Kongresuan lan erreformaren aurka bozkatu ostean CCOOk egindako eskaerari erantzunez.

Lan eta Enplegu Saileko iturrietatik azaldu dutenez, Idoia Mendia sailburu eta lehendakariordeak CCOOren eskaera eragile guztiei helarazi ostean hartu dute erabakia.

"Iritzi guztiak bildu ostean, Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta sindikatuek CCOOren eskaera onartzea erabaki dute", adierazi dute aipatu iturrietatik.

Dena den, batzarra dekretuak aurreikusten duen epearen barruan egingo da, hau da, urteko lehenengo hiruhilekoan, eta erakundeak urtean egiten dituen bi osoko bilkuretako lehenengoa izango da.

Batzar horretan urteko egitasmoa onartuko dute, mahaian parte hartzen dutenek lortutako akordioekin batera. ELA eta LAB sindikatuek ez dute parte hartzen mahai horretan.

Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen CCOOk Elkarrizketa Sozialerako mahaian parte hartzen jarraitzea nahi duela, hori dela "logikoena eta positiboena", "Euskadin Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak funtzionatu" egiten duelako.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X