Energiaren prezioak markak hautsi ditu
Duela bi aste Errusiak Ukrainan hasi zuen gerrak energiaren prezioaren gorakada eragin du, argindarrarena, gasa naturalarena nahiz petrolioarena.
Europako handizkako merkatuetan, argindarraren prezioak 400 euro megawatt orduko langa gainditu du astelehen honetan eta asteartean 500 euritik gora egongo da hainbat herrialdetan, tartean Espainian, eta ordutegi zehatzen 700 euroraino iritsi daiteke.
Argindarraren prezioaren gorakadaren atzean gas naturala dago. Ziklo konbinatuko zentraletan erabiltzen da gasa ate horren arabera ezartze da prezioa.
Europar Batasunak inportatzen duen gasaren % 40 Errusiatik dator eta Vladimir Putinen herrialdeari jarriko omen dizkioten zigorrek ziurgabetasuna eragin dute. Europar Batasunak gas errusiarra erosteari utz diezaiokeela ikusita, energi iturri horren prezioak gora egin du.
TTF Holandako plataforman negoziatutako gas naturalaren kontratuek 335 euro/MWh-ko kotizatu dute egunaren hasieran, baina goizean zehar erlaxatzen joan dira eta 270 euroraino jaitsi dira.
Brent petrolio europarrak 123,21 dolarrean kotizatzen du gaur Londresko etorkizunekoen merkatuan, atzo baino % 4,26 gehiago. Azken 14 urteotako zifrarik altueneran iritsi da egunean zehar.
Horrez gain, Errusian ekoitzitako metalen prezioak igo egin dira, aluminioa lehen aldiz tonaren 4.000 dolarreko muga gaindituz; kobrea eta paladioa, berriz, maximo historiko berrietara iritsi dira: 10.845 dolar tonako eta 3442,47 dolar ontzako, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek petrolioaren merkatua kontrolatu nahi du, adituen arabera
Venezuela munduko petrolio-potentzia izan daiteke laster, nazioarteko enpresei lizentziak emanez gero, Trumpek aurreikusi bezala. Hala ere, urre beltza ez da helburu bakarra; izan ere, Latinoamerikako herrialdeak mineral, gas natural, nikel eta koltan erreserba handiak ere baditu.
Euriborra % 2,267ra igo da abenduan, baina jaitsi egin da urteko bilakaeran, Espainiako Bankuaren arabera
Martxotik izan duen tasarik altuena lortu du urte amaieran. Hala ere, urteko beherakadari esker, urtero berrikusten diren hipoteka aldakorren kuotak merkatuko dira, nahiz eta aurreko hilabeteetan baino apalago.
Autoen salmenta % 16,4 handitu da Euskadin 2025ean, baina dieselen salmentak % 45 murriztu dira
Abenduan, matrikulazioak % 5,7 murriztu dira Euskadin, 2.728 autoraino. Horien artean, 448 gasolina-auto (-%32,9) eta 65 diesel-auto (-%49,2). Beste erregaienak, berriz, % 5,58 handitu dira, 2.215 unitateraino.
Guggenheim Bilbaok 1,3 milioi bisitari baino gehiagorekin itxi du 2025a
Museoak 3.660 bisitari gehiago izan ditu, 2024ko datuekin alderatuta, eta bertaratutakoen % 90 atzerritik etorritakoak izan dira.
Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
Dirulaguntzak 105 hektarea baino gehiago berregituratzen eta birmoldatzen lagunduko du, "mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko".
Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan
Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).
Talgok Uzbekistanen duen kontraturik handiena ziurtatu du, 80 milioikoa
Konpainiak hamar urteko akordioa sinatuko du herrialdeko trenbideen enpresa publikoarekin, sei Talgo 250 trenen mantentze integrala egiteko.
40 urte Espainia eta Portugal EEEn sartu zirenetik
Gaur 40 urte, 1986ko urtarrilaren 1ean, Espainia eta Portugal Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren, gaur egungo Europar Batasunean. Zer ekarri zuen aldaketa horrek Euskadin? Nola bizi izan zen prozesua?
Bizkaiak 13.000 zergadun berri baino gehiago ditu Batuz sistema ezarri zenetik
Kontrol fiskal integraleko sistemak 69 929 pertsona eta erakunde ditu jada, iruzurraren aurkako borroka indartuz eta zergadunei laguntza erraztuz.
2026an, zer garestituko da, zer merkatu?
Urtea hastearekin batera eguneratu dituzte hainbat produktu eta zerbitzuren prezioak. Zenbait salneurriren kasuan, hala nola elikagaiena edo etxebizitzena, zaila da aurreikuspenak egitea, baina beste batzuen gorabeherak jakinak dira. Honatx azken horien laburbilduma.