Lan arrakala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanaldi partzialak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino

EAEn, 2020an, emakumeen % 28k lanaldi partziala zuen; gizonen kasuan, % 9k. Gainera, hamar emakumetik bik asteburuetan egiten dute lan; hamar gizonetik batek egiten du hala.
Emakume garbitzaile bat, lanean.
Emakume garbitzaile bat, lanean. Artxiboko irudia: EITB Media

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emakumeen lan baldintzei buruzko txosten bat argitaratu du. Horren arabera, baldintza prekarioagoak dituzte emakumeek lan-kontratu motaren, lanaldiaren eta malgutasunaren aldetik.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2020an, emakumeen % 28k lanaldi partziala zuten; gizonen kasuan, % 9k. Hamar emakumetik bik asteburuetan egiten dute lan; hamar gizonetik batek egiten du hala. Era berean, emakume langileen % 18k sei-zazpi eguneko lanaldia dute; datua % 13ra jaisten da gizonetan. Horien herenak baino gehiago malgutasun handia dute lanetik irteteko orduan; emakumeen kasuan, % 29,3k.

Lanaldi bikoitza

Zaintza-lanetan emakumeek ordezkapen handia dute, bai ordainduetan, bai ordaindu gabeetan. Hala, familien % 18k 60 ordutik gorako lanaldi bikoitza dute (etxeko zein kanpoko lanak). Etxeko lanei dagokienez, emakumeek 2,2 ordu igarotzen dute egunean; gizonek, aldiz, 1,6 ordu.

Modu berean, emakumeek 4,6 ordu ematen dituzte egunero seme-alabak zaintzen, eta gizonezkoek, berriz, 3,4. Mendekotasuna duten pertsonen kasuan, 2,3 eta 1,6 ordu, hurrenez hurren.

Txostenak erakusten duenez, EAEko emakumeak ez dira lan-merkatura ateratzen amatasunagatik, baina kasuen % 22 baino gehiagotan, ama gurasobakarrek eta seme-alabak dituzten emakume bikotedunek lanaldi bikoitza egiten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X