ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko baxurako ontziek portuan jarraituko dute beste egun batez

Bizkaiko eta Gipuzkoako flotak asteazken honetan berriro bilduko dira arrantzan hasi ala ez erabakitzeko.
Ontziak portuan
Ontziak portuan. Argazkia: EFE.

Baxurako euskal ontziek portuan jarraituko dute garraio grebaren ondorioz, bihar asteazkenera arte gutxienez, orduan bilduko baitira berriro arrantzan hasi ala ez erabakitzeko.

Hala adierazi dio Eusebio Arantzamendi Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak Efe albiste-agentziari. Astearte honetan bilera telematikoa egin dute EAEko flotaren patroiek, eta momentuz geldirik jarraitzea eta bihar egoera berriro aztertzea erabaki dute.

Bizkaiko eta Gipuzkoako flotak lehorrean daude joan den astetik. Garraioaren grebak aurrera egiten duenez, flota ez da arrantzan hasi, ezin dituztelako harrapaketak banatu.

Miren Garmendia Donostiako Itsas Etxea kofradiako idazkari nagusiak adierazi duenez, garraioaren grebaren egoera ez da aldatu, eta, beraz, arrantzaleek ez dute bermatuta beren produktuaren banaketa.

"Ezin dugu gure jarduera modu normalizatuan garatu", azaldu du Garmendiak, eta bihar egoera berriro aztertu eta erabaki bat hartuko dutela aurreratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Rueda de prensa de Maderas de Llodio
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maderas de Llodioko langileek  "justifikaziorik gabe" kaleratutako lankideak lehenbailehen berriz har ditzala eskatu diote Garnicari

150 egun baino gehiago greba mugagabean daramatzaten langileek agerraldia egin dute ostegun honetan, enpresak alegatutako antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak ezin frogatuta, 35 langileren kaleratzea legez kanpokotzat jotzen duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia baloratzeko. Lan Ikuskaritzarekin eta erakundeekin biltzea eskatuko dutela iragarri dute beharginek, "enpleguaren suntsiketa" gelditzeko beharrezkoak diren mekanismoei buruz hitz egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X