Garraiolarien greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Portuko kamioilari autonomoek eta enpresek ez dute oraingoz akordiorik lortu

700 bat garraiolarik greban jarraitzen dute. Langileen ordezkariak Santurtziko portuan aritzen diren enpresa guztiekin bildu dira ostegun honetan, baina oraingoz ez dute tarifak eguneratzeko adostasunik lortu.
Hainbat kamioi, geldi, Bilboko Portuan.
Hainbat kamioi, geldi, Bilboko Portuan. Artxiboko argazkia: EFE

Hiruk eta Tradisnak greba utzi ondotik, Bilboko Portuko garraiolari autonomoak dira gurean lanuzteekin jarraitzen duten bakarrak. 700 bat dira eta Santurtziko (Bizkaia) portuan edukiontziak garraiatzen jarduten dute. Garraio sektorearen barruan, Bizkaiko portuko garraiolariek berezitasuna dute, han bakarrik aritzen direlako.

Goizean bilera eta negoziazio andana egon dira. Greban diren langileen ordezkariak portuan aritzen diren enpresekin bildu dira, baina oraingoz ez dute adostasunik lortu, Tranport Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteko iturrien jakinarazi dutenez.

Transport elkartearen arabera, enpresek "badakite ez dugula kostuak ordaintzeko lain jasotzen, eta tarifak eguneratu behar dituztela; urte asko dira igoerarik izan gabe. Gasolioaren igoerak grebara eraman gaitu".

Kamioilariek ez zuten onartu astelehenean garraio enpresek egindako eskaintza. KPIaren igoeraz gain, tarifak % 28 igotzea eskatu diete garraiolariek portuko enpresei. Konpainiek, aldiz, % 12ko igoera eskaini diete gasolioaren igoera orekatzeko, EITB Mediak jakin duenez.

Hala, merkantzia ugarik mugitu ezinda jarraitzen dute Bilboko Portuan. Gaur ez da piketerik izan, baina kamioi batzuk Ertzaintzaren babespean atera dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X