OSAGAI FALTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mercedesek Gasteizen duen lantegian astelehenetik ostiralera egingo dute lan datorren astean

Bestalde, zuzendaritzak erabaki du apirilean hiru larunbatetan lan egitea, galdutako ekoizpena errekuperatze aldera; hilaren 9an, 23an eta 30ean.
Mercedes
Mercedes

Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegian aste osoan egingo dute lan berriro datorren astean, osagai faltak eraginda, aurreko hiru asteetan ekoizpena etenda egon ondotik.

Enpresako zuzendaritzak ostegun honetan langileei iragarri dienez, momentuz, astelehenetik ostiralera hiru txandak arituko dira lanean. Txip eroaleen faltagatik astelehenean ez da lanik egin lantegian, eta arrazoi bera dela medio, aurreko bi asteetan ere bi egunetan eten behar izan dute ekoizpena.

Bestalde, lantegiko zuzendaritzak duela egun gutxi erabaki duenez, apirilean hiru larunbatetan egingo dute lan; hilaren 9an, 23an eta 30ean. Horrela, galdutako ekoizpena berreskuratuko dute. Hala ere, piezen hornidurari buruz dagoen ziurgabetasuna dela eta, apirileko lehen larunbat honetan ez da lanik egingo.

Erdieroaleen hornidurarik ezak ekoizpenean hainbat geldialdi eragin zizkion iaz Euskadiko enpresa handienari. Geldialdi garrantzitsuena urte amaieran izan zen, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra.

Zure interesekoa izan daiteke

justizia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"

Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X