Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioa % 45 garestitu eta megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan

Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15 garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Argindarraren batez besteko prezioa handizkako merkatuan (pool) megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan, gaur baino % 45 garestiago.

Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15  garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.

Apirilean, argindarrak batez beste megawatt orduko 218,4 euroko salneurria izan du, martxoan baino % 22 gutxiago, historiako hilabeterik garestiena.

Hilabeteko batez besteko prezio horrek 2021 guztiko salneurria ia bikoizten du, historiako urterik garestiena. 2021ean batez besteko prezioa megawatt orduko 111,4 eurokoa izan zen.

Espainian, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioan zuzenean eragiten dute handizkako merkatuaren prezioek. Ia 11 milioi kontsumitzaile dira Espainian, eta merkatu librean kontratatzen duten gainerako 17 milioi bezeroentzat erreferentzia bezala balio dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X