Biltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LAB sindikatuak bi koordinatzaile orokor izango ditu, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo

Ekainaren 16an eta 17an sindikatuak biltzarra egingo du Miarritzen eta Baionan, eta bertan aurkeztuko du proposamena.
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Argazkia: LAB.

LAB sindikatuak iragarri duenez, idazkari nagusi bat izan beharrean, hurrengo agintaldian bi koordinatzaile orokor izango ditu: Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Hala iragarri dute astearte honetan, sindikatuak Bilbon duen egoitzan emandako prentsaurrekoan.

Garbiñe Aranbururen esanetan, "eredu sindikala berrituko dute kultura parte-hartzailea sustatzeko", eta "zuzendaritza eredu horizontalago, kolegiatuagoa, partehartzaileagoaren aldeko apustua egiten dugu eta sindikatuan barne mailan, zein kanpora begira eraldaketa feministarako ematen ari garen urratsei jarraituz, idazkari nagusi bat izatetik bi koordinatzaile orokor izateko proposamena eramango dugu biltzarrera".

"Erantzukizun maila berean egongo diren bi pertsonez ari gara, eta horietako bat, gutxienez, emakumea izango da beti", iragarri du.

Ekainaren 16an eta 17an egingo du LABek kongresua Miarritzen eta Baionan. Aurreko kongresuan hartutako erabakiak garatzeko kongresua izango dela azaldu dute, baina "berritasunak ere badakartza erabaki nagusien garapenean".

LABek ezker independentismoaren erreferentzia sindikal nagusia bilakatzeko apustua egiten jarraituko du. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "ezin dugu estatuetatik inposatzen diren erreformen zain geratu, eta, ondoren, ondorioak gainditzeko borroka egitera mugatu. Esaterako, orain Langile Estatu berriaren eztabaida irekiko duela esan du Yolanda Diaz Lan Ministrak. Bada, guk eztabaida hori hemen Euskal Herrian egin behar dugu".

Idazkari nagusiaren arabera, "gehiengo sindikalaren aliantza saiakerak porrot egin du eta LABek bereganatzen du ezkerreko independentismoaren erreferentzia sindikal nazionala izateko ardura. Sindikatu nazionala izanik, eremu bakoitzeko errealitateari erantzungo dion estrategia nazionala zehazten dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X