Siemens Gamesa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Energyko ordezkariak Jaurlaritzarekin bilera bat lotzekotan daude euren asmoen berri emateko

Arantxa Tapiak zuzentzen duen Sailak "lehenbailehen" egin nahiko luke hitzordua. Bien bitartean, Departamentua sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza.
Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Argazkia: EFE

Siemens Energy goi mailako ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailarekin hartu-emanetan daude bilera bat lotzeko asmoz. Multinazional alemaniarrak larunbat gauean iragarri zuen Siemens Gamesa Renewable Energy enpresaren % 100 erosteko eskaintza (zati bat badu jada), eta horren inguruko xehetasunak jaso nahiko lituzke Arantxa Tapiaren Sailak.

Jaurlaritzak "lehenbailehen" egin nahiko luke hitzordua, saileko iturriek zehaztu dutenez.

Bien bitartean, Siemens Gamesako langile batzordearekin eta sindikatuekin harremanetan dago Saila, baina oraindik ez dute bilerarik egin, ez baitira Alemaniako konpainiaren asmo zehatzak ezagutzen.

Hain justu, "informazio zehatza falta" dela deitoratu zuen atzo Tapiak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Sailburuaren ustez, batez ere langileei eman behar zaizkie argibideak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X