Lan-merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Montero: "Atzerriko langileen etorrera eta lan-baldintza duinak erabat bateragarriak izan beharko dira"

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroak esan duenez, araua aldatu beharko dute atzerriko langileak ekartzeko, "ordenatutako lan-kontratu batekin" eta hemengo lan-baldintzei kalterik egin gabe.
Atzerritarren Legea erreformatzea pentsatzen ar da Espainiako Gobernua, hainbat sektoretan langile premian daudela eta lanpostu horiek betetze aldera. Sindikatuek ez dute begi onez ikusten proposamena. Langile beharra duten sektoreak, aldiz, alde agertu dira.
18:00 - 20:00
Atzerritarren Legea erreformatu nahi du Espainiako Gobernuak

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroak adierazi duenez, Atzerritarren Legearen Araua aldatuko du Espainiako Gobernuak, "orekaz", atzerriko langileak ekartzeko, Monteroren hitzetan, "ordenatutako lan-kontratu batekin" eta langileen lan-baldintzei kalterik egin gabe.

Andaluziako Itsas Klusterrekin larunbat honetan Malagan izandako bileraren aurretiko prentsa-agerrialdian Monterok aitortu duenez, "langile falta ditu lan-merkatuak".

"Atzerriko langileen etorrera eta lan-baldintza duinak erabat bateragarriak izan beharko dira", azpimarratu du ministroak, "eta horrek esan nahi du pertsonen bizi-kalitatearekiko konprometitua dagoela Espainiako Gobernua".  

Zure interesekoa izan daiteke

justizia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"

Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X