Argindarraren prezioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Noiz nabarituko du kontsumitzaileak argindarraren faktura murriztu dela?

Gasaren prezioa mugatzea eta, ondorioz, argindarraren faktura merkatzea ahalbidetuko duen ezohiko neurria urtebetez egongo da indarrean iberiar penintsulan, ekainaren 14tik hasita.
Argindarraren prezioa merkatzeko ezohiko neurria urtebetez egongo da indarrean. Argazkia: EFE
Argindarraren prezioa merkatzeko ezohiko neurria urtebetez egongo da indarrean. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak atzo onartu zuen Espainian eta Portugalen gasaren prezioa mugatzea eta, ondorioz, argindarraren prezioa murriztea ahalbidetuko duen mekanismoa.

Iberiar Penintsulan soilik aplikatuko den ezohiko neurria da eta urtebetez egongo da indarrean, 2023ko maiatzaren 31ra arte, hain zuzen ere.

Muga hori ekainaren 14ko handizkako merkataritzaren enkantean aplikatuko dute lehen aldiz eta biharamuneko prezioetan izango du eragina, Espainiako Gobernuak azaldu duenez.

Halaber, Pedro Sanchezen Exekutiboak zehaztu du gasaren prezioaren muga megawatt orduko 48 euro inguruan ibiliko dela eta kontsumitzaileen faktura % 15 eta % 20 artean murriztuko dela.  

Teresa Ribera ministroak argitu du uztaileko argindarraren fakturan antzemango dela prezioren jaitsiera, ezohiko neurria ekainaren erdialdean aplikatzen hasiko direla kontuan hartuta.

Horrez gain, Riberak espero du mekanismo horri esker inflazioa Espainian "zortzi hamarren edo puntu bat" jaitsiko dela datozen hilabeteetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X