Merkatuen gorabeherak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako burtsek behera egin dute AEBetan interes-tasak berriz igotzeko aukerak eraginda

Milanek % 2,79 galdu du; Parisek, % 2,67; Frankfurtek, % 2,43 eta Londresek, % 1,53. Era berean, IBEX 35 indizeak % 2,47 egin du behera. AEBko Erreserba Federala asteazkenean bilduko da.
Kotizazioak, Madrilgo burtsan. Argazkia: EFE
Kotizazioak, Madrilgo burtsan. Argazkia: EFE

Europako burtsa nagusiek behera egin dute Ameriketako Estatu Batuetan interes-tasak berriro igotzeko aukerak eraginda. Euroa 1,043 dolarrean kokatu da (iragan maiatza erdialdeko mailan). Milango burtsak % 2,79 galdu du; Parisek, % 2,67; Frankfurtek, % 2,43 eta Londresek, % 1,53.

Era berean, Espainiako burtsak iragan astean hasitako joera aldaketari eutsi dio Erreserba Federalaren asteazkeneko bilera begiz jota. Horrela, saioa % 1,5eko galerekin hasi du, 8.300 puntuen azpitik. Azkenean, % 2,47 egin du behera, eta 8.200 puntuen azpitik kokatu da nazioarteko burtsen beherakadek eraginda.

Maiatzeko inflazio handiaren ondorioz, Wall Streetek galera esanguratsuak pilatu zituen ostiralean. Dow Jones indizeak % 2,73 egin zuen atzera; S&P 500ek, % 2,91 eta Nasdaq Compositek, % 3,52.

Asian ere galera handiak izan dituzte goizean. Horrela, Hong Kongek % 3,3 egin du behera; Tokiok, % 3,01 eta Shanghaik, % 0,89.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X