Erregaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolina eta gasolio litroa bi euroren gainetik, eta 20 zentimoko diru-laguntza ia 'jan' dute dagoeneko

Iazko prezioekin alderatuta, gasolina litroa batez beste % 55,7 garestitu da, eta gasolioa % 64. Iragan otsailean Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, bi erregaien prezioek % 30 egin dute gora.
Bilboko gasolindegi bat. Argazkia: EFE
Bilboko gasolindegi bat. Argazkia: EFE

Gasolinaren eta gasolioaren batez besteko prezioak marka berria hautsi du aste honetan, eta bi euroen langa gainditu du dagoeneko. Horrela, iragan apirilean Espainiako Gobernuak martxan jarritako 20 zentimoko diru-laguntza ia 'jan' dute bi erregaiek.

Konkretuki, gasolina litroaren batez besteko salneurria 2,117 eurokoa da aste honetan, duela zazpi egun baino % 3,36 garestiagoa, Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariaren arabera.

Dieselaren kasuan, gasolioak % 4,54 gora egin du azken astean, bi euroen langa (2,003 euro) lehen aldiz gaindituz.

Iazko prezioekin alderatuta, gasolina litroa batez beste % 55,7 garestitu da, eta gasolioa % 64, baina indarrean dagoen hobaria kontuan hartu barik.

Iragan otsailean Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, bi erregaien prezioek % 30 egin dute gora.

Horrela, berunik gabeko gasolina 95 Europar Batasuneko batezbestekoaren gainetik dago Espainian jadanik; izan ere, litroa 2,042 euroan dago EBn. Hala ere, eurogunean garestiago jarraitzen du izaten: 2,097 euro.

Dieselari dagokionez, Espainian ere EBn (1,981 euro) baino garestiagoa da, baina eurogunean baino merkeagoa (2,029 euro).

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X