Euskadik 1.089 milioi euro lortu ditu orain arte Europako funtsetatik
Euskal Autonomia Erkidegoak, oraingoz, 1.089 milioi euro bereganatu ditu 2021-2023 aldian Europako Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismotik. Horietatik, Eusko Jaurlaritzak 856 milioi euro kudeatuko ditu; Espainiako Gobernuak, 143 milioi eta toki-erakundeek, 90 milioi.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean, Europako funtsak zein neurritan iritsi diren Euskadira jakinarazteko.
Azpiazuk esan du 2022ko bigarren seihilekoa funtsezkoa izango dela Europako funtsak ezartzeko. Ildo horretan, "horiek ezartzeko tekla egokia aurkitu behar dugu", adierazi du. Horri gehitu dio 2023ko amaierarako dirulaguntzen tarteari dagozkion lehen 70.000 milioiak esleituta egon behar direla.
Beraz, Azpiazuk esan du asko dagoela egiteko eta, "agerikoa denez, berandu gabiltza". Ildo horretan, kezkatuta agertu da gauzatze-mailarekin; izan ere, azaldu duenez, Espainiako Gobernuak 2021eko eta 2022ko ekitaldietarako Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismoaren funtsen aurrekontuan sartu dituen 52.000 milioi euroetatik % 44koaren (23.000 milioi) obligazioak onartu dira, "baina horrek ez du esan nahi zenbateko hori dagoeneko gauzatuta dagoenik".
Azpiazuk Europako Batzordeak argitaratutako kontabilitate nazionaleko datu ofizialak aipatuz azaldu duenez, Espainiak Europako funtsetatik 2.400 milioi baino ez zituen egikaritu iaz. "Izan ere, gertatu dena da transferentziak egin zaizkiela sektore publikoko beste erakunde batzuei, hala nola ADIFi, IDAEri, portuei, Sareari edo autonomia-erkidegoei, eta, beraz, erakunde horiek lizitatu eta ebatzi egin behar dutela", azaldu du.
Azpiazuk ondorioztatu du datu horiek "oso kezkagarriak" direla, eta Eusko Jaurlaritza eskari berriak egiten ari dela abian jarritako prozesuak bizkortzeko, "funtsak garaiz eta forma egokian irits daitezen Euskadiko gizarte- eta produkzio-ehunera, hori baita benetan garrantzitsuena".
Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko kudeaketa
Sailburuak zehaztu duenez, 2021-23 aldirako autonomia-erkidegoei sektore-konferentzia bidez edo zuzeneko emakida bidez banatutako 17.853 milioi euroetatik, Euskadiri 856 milioi euro esleitu zaizkio guztira (748 milioi, konferentzia sektorialen bidez eta beste 108, zuzeneko emakidaren bidez); guztizkoaren % 4,79. Funts horien erabilerari dagokionez, "Eusko Jaurlaritzaren erabakitzeko ahalmena oso txikia da, helburu finalistekin esleituta baitaude", esan du Azpiazuk.
Sailka, sailburuak azaldu duenez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa; Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak; eta Lana eta Enplegua dira funts-bolumen handiena esleituta dutenak. Guztira, kopuru osoaren % 88 baino gehiago adierazten dute.
Orain arte jasotako funtsekin, Eusko Jaurlaritzak 29 deialdi egin ditu hainbat kolektibori dirulaguntzak emateko; guztira, 164 milioi euro. 44 kontratu lizitatu dira, 102 milioi euroko zuzkidurarekin, eta 4 enkargu egin zaizkio EJIEri, 1,8 milioi euroko balioarekin.
2022ko bigarren seihilekoan, dirulaguntzen 25 deialdi berri, kontratazio publikoko 22 lizitazio eta EJIEri egindako 7 enkargu abiaraztea aurreikusi da, eta horiek 289 milioi euro gehiago mobilizatuko dituzte.
Horrek esan nahi du, sailburuaren arabera, 2021ean eta 2022an sektore-konferentzian Euskadiri esleitutako 644 milioi euroetatik (104 2023rako dira), urte honen amaierarako, % 86,4 zirkulazioan jarriko zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa-testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.