Trafikoak % 4,4 egin gu gora Bilboko Portuan lehen seihilekoan
Lehenengo sehilekoan, urtarriletik ekainera bitartean, Bilboko Portutik 16 milioi tona inguru esportatu edo inportatu dira, hau da, iazko aldi berean baino % 4,4 gehiago. Negozio-zifrak beste % 4,1 egin du gora, eta bidaiarien trafikoak, berriz, % 982, 84.814 bisitarira iritsi arte.
Hazkunderik handienak solteko produktu likidoetan eman dira, % 14 eta milioi bat tona gehiago, batez ere, findegiaren ekoizpenaren susperraldiak eta gas naturalaren inportazioen hazkundeak eraginda; edukiontziak, berriz, % 2 jaitsi dira, batez ere metalurgia- eta siderurgia-trafikoen jaitsieragatik.
Hori nabarmendu du Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako presidenteak portuko jardueraren 2022ko lehen seihilekoaren balantzearen aurkezpenean.
Era berean, ibilgailuen salgaiek (ontzietan arrapala baten bidez sartzen eta ateratzen denak, eta ez garabi bidez) goranzko joera izaten jarraitzen du, eta, ekainera arte, % 29 igo da.
Brexitari, ontzien errotazio handiagoari eta haien edukiera handitzeari esker, ibilgailuen trafikoak gora egin du, eta, igoera hori gehiago nabaritzea espero da urteko bigarren seihilekoan, Barkalak aurreratu duenez.
Negozio-zifraren zenbatekoa 32,6 milioikoa izan da urtarriletik ekainera bitartean; 2021eko aldi berean, berriz, 31,3 milioikoa, hau da, % 4,1eko igoera fakturazioan. Bestalde, seihilekoaren itxierako banku-zor garbia 8,8 milioi eurokoa da, EBITDA halako 0,30.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.