Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategia onartu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategia onartu du astearte honetan, Gobernu bileran. Estrategiak 1.550-2.340 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2030era arte, eta horren helburua da zehaztu eta aztertzea garraioaren sektorearen deskarbonizaziorako estrategiak, ibilgailu elektrikoari buruzko tokiko ikuspegiak eta ikuspegi globalak, mugikortasun elektrikoaren aurreko estrategien balorazioak eta 2030eko Ekintza Planaren ardatzak.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ohar bidez jakitera eman duenez, Estrategiak eragin handia izango du balio erantsian, enpleguan, enpresa-lehiakortasunean eta berrikuntzan. Testuinguru horretan, 2030erako automobil-parkearen % 16, hiri-autobusen % 50 eta taxien % 80 elektrifikatuta izatea planteatzen da.
Estrategia berriak Euskadin karga azkarreko puntuen kopurua bikoiztea proposatzen du (50 kW-ko 80 karga-puntu, karga ultralasterreko terminalak dituzten 12 kokaleku), bai eta mugikortasun elektrikoko 15 proiektu abian jartzea ere Euskadiko automozioaren sektorean, eta, gainera, hamar proiektu teknologiko abiaraztea ibilgailu elektrikoen errekargaren esparruan, ekimen pribatuak lideratuta eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, oharraren arabera.
"Euskadiko ekonomia deskarbonizatzeko funtsezkoa den sektore bat egokitzeko bide urratzailea"
Jaurlaritzak dioenez, "mugikortasun elektrikoa Euskadiko ekonomia deskarbonizatzeko funtsezkoa den sektore bat egokitzeko bide urratzailea da. Horren garapenak Euskadin trantsizio energetikoa sustatzeko onurak ekarriko ditu epe erdira eta luzera. Onura horien arrazoia sare elektriko adimendunekin (smart grids) eta, hedaduraz, energia-sistema integratu osoarekin dituen sinergiak dira".
Baina mugikortasun elektrikoaren sektoreak, iturriak zehaztu duenez, "argitu beharreko hainbat alderdi eta zailtasun ditu, eta legediak eta datozen urteotako estrategiak eta ekintza-planak oinarrizkoak izango dira eraldaketa horren norabidea erabakigarritasunez zehazteko". Aldaketak maila guztietan egingo dira: nazioartean, Europan, estatuetan, eskualdeetan, tokian eta herritarren esparruan.
"Horregatik, gaur onartutako estrategiak Euskadiko mugikortasunaren magnitude eta adierazle nagusiak aztertzen ditu, hala nola, bertako automobil-parkea edo berotegi efektuko gas-emisioak (BEG), eta mugikortasun elektrikoak garraioaren deskarbonizazioan, eta ekonomiaren jasangarritasuna areagotzean betetzen duen rola baloratzen du".
Garraio-sektorearen deskarbonizazioak "Euskadiko industrian eta zerbitzuen sektorean balio erantsia, enplegua eta gaitasunak ezartzeko aukerak sortuko ditu. Guztiak ere, modu batera edo bestera, deskarbonizazioan aurrera egiteko erabil daitezkeen tresnei lotuta daude", dio Jaurlaritzak.
Jaurlaritzaren konpromisoak
Garraio-sektorea deskarbonizatzeko eta sektorean petrolioaren mendekotasuna gutxitzeko helburua Eusko Jaurlaritzaren hainbat konpromisotan dago jasota: Klima 2050 Estrategian, Euskadiko Energia Estrategia 2030ean eta Garraio Jasangarriaren Planean. Horietan, hiru ardatz jasotzen dira, garraioa deskarbonizatzea lortzeko: "Energia-efizientzia areagotzea, mugikortasun- eta garraio-zerbitzuen erabilpena arrazionalizatzea eta optimizatzea, eta erregai eta bektore energetiko deskarbonizatuak erabiltzea".
Ildo horretan, proposamen zehatz batzuk egiten ditu: intermodalitatea eta emisio gutxiko (BEG) garraio-moduak bultzatzea, petrolioaren deribatuen kontsumoa ordezkatzea, zaurgarritasun-irizpideak eta egokitze-irizpideak txertatzea garraio-azpiegituretan, errekarga-azpiegitura publikoa garatzea, lurralde osoari estaldura emateko, eta zirkulazioan dauden ibilgailu elektrikoen masa kritikora iristea eta araudia egokitzea, mugikortasunean teknologia elektrikoa sartzea errazteko.
Orain, Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Estrategiak beste urrats bat ematen du, eta 2030erako helburuak ezarri ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.