ekaineko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Industria ekoizpeneko indizea % 12,1 igo da EAEn, eta % 0,8 Nafarroan

Ekaineko datuei erreparatuta, iazko hilabete berarekin alderatuta hazkundea antzeman du INEk bi kasuetan, baina urriagoa Nafarroarenean. Estatu mailan, berriz, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean.
Espainiako Estatuan, orotara, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Estatuan, orotara, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean. Artxiboko argazkia: EFE

Manufaktura sektorea neurtzen duen adierazlea negatiboan sartu den astean, ekaineko industria ekoizpeneko indizeak datu positiboak ematen jarraitzen du oraindik.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) berretsi duenez, nabarmen hazi da ekoizpen industriala Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan, berriz, urte arteko hazkundea apala izan da eta bertako enpresaburuen konfiantza mailak behera egin du.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, espainiar Estatuko estatistika erakundeak % 12,1eko hazkundea kalkulatu du, EUSTATek asteartean aurreratutakoa baino bi puntu handiagoa.

Nafarroan % 0,8 hazi da industria ekoizpena, iazko ekainarekin alderatuta; Estatuko hazkunde txikienetakoa, alegia. Urte hasieratik metatutako hazkundea, berriz, % 4,7koa da Foru Erkidegoan. Horrekin batera, beste datu esanguratsu bat ere kaleratu du NASTAT Nafarroako Estatistika Erakundeak; izan ere, industria sektoreko enpresaburuen konfiantza mailak behera egin du ekainean.

Estatu mailako datu orokorra ere positiboa da: industria ekoizpena % 6,4 hazi da ekainean, iazko hilabete berarekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X