krisi energetikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronen arabera, "gutxiegi" erabiltzen dira Hego Euskal Herritik igarotzen diren gasbideak

Frantziako presidenteak adierazi duenez, ez da gas interkonexio berririk behar Espainiarekin, unekoak saturatzetik oso urrun baitaude.
Macronek esan du gasbideak ez lituzkeela Europak dituen horniketa arazoak konponduko, eta etorkizuneko helburuei begira, ez dela jasangarria. Gainera, gogorarazi du badirela honezkero bi gasbide muga zeharkatzen dutenak, Euskal Herrian biak ala biak, eta euren ahalmenaren azpitik ari direla.
18:00 - 20:00
Scholzekin hitz egin ondoren, Macronek argi utzi du MidCat gasbidea bukatzearen aurka dagoela

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, ez da gas interkonexio berririk behar Espainiarekin, unekoak saturatzetik oso urrun baitaude, eta Midcat gasbidearen proiektua ez dute "energia edo ingurumen arrazoiek" justifikatzen.

Energiaren inguruko prentsaurreko batean, Macronek azaldu du EAE eta Nafarroa bitartez bi herrialdeak lotzen dituzten gasbideak "gutxiegi" erabiltzen direla. Izan ere, otsailetik % 53an erabiltzen ari dira, eta abuztuan Frantzia izan da gasa Espainiara esportatu duena, eta ez alderantziz.

Ostera, "Espainiarekiko konexio elektrikoak garatzearen" alde agertu da, Europara energia berriztagarriekin ekoitzitako energia bidaltzeko. Hala adierazi du Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrarekin Europako egoera energetikoari buruz izandako elkarrizketaren ondotik.

Hala, Europako elektrizitate merkatuaren erreforma babestu du, prezioak "zentzuz" finkatu daitezen, eta "ekoizpen gastuekin bat".

Era berean, Macronek onartu du Frantziak "Europaren solidaritatea" behar duela elektrizitateari dagokionez, herrialdeko erreaktore nuklearren erdia baino gehiago etenda baitago, arrazoi tekniak bitarteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X