OCDEk ohartarazi du Europa atzeraldi ekonomikotik gertu dagoela
Europako herrialde askok atzeraldi ekonomikoa jasango dute 2023an, datozen hilabeteetan gas hornidura arazoek jarraituz gero. Europar Batasunak finkatutako kontsumoaren % 15eko murrizketa betetzea lortu ezean gerta liteke hori, batez ere, negua hotza izatekotan, OCDEk ohartarazi duenez.
Astelehen honetan plazaratutako Ikuspegien txostenean Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) azaldu duenez, hornidura ez bada beharrak asetzeko puntura iristen, nahasmen ekonomikoak 2024ra arte luzatuko dira, eta mundu osoan izango dute eragina.
Agertoki hori gertatuko ez balitz ere, erakundeak behetik berraztertu behar izan ditu duela hiru hilabete egindako aurreikuspenak, Ukrainako gerraren eragina eta Txinan covidagatik ezarritako murrizketak tarteko. Hala, ekonomia globalaren moteltze horretan, hazkundea % 3ra mugatuta geldituko da 2022an, eta % 2,2ra 2023an.
OCDEk berak 2021eko abenduan egindako aurreikuspenen aldean (Ukrainako gerra hasi aurretik), horrek esan nahi du datorren urtean 2,8 bilioi dolar desagertuko direla; % 2ko erorialdia erosahalmenari dagokionez.
Europa da eskualderik kaltetuena. Balizko hornidura arazo bat izatera iritsi aurretik, gasaren prezioa hirukoiztu egin da urtebetean, eta 2010-2019 aldian batez beste izandakoa baino ia hamar aldiz altuagoa da.
Europa, atzeraldiaren ertzean
Hori eta Ukrainako gerraren beste ondorio batzuk kontuan hartuta, OCDEk garbiki zuzendu ditu datorren urterako eurogunerako barne produktu gordinaren (BPG) inguruko estimazioak, % 0,3an uzteko (ekainean baino 1,3 puntu gutxiago).
OCDEk hori Alemaniagatik egin du bereziki, izan ere, % 0,7ko atzeraldia espero da bertan (2,7 gutxiago), aurreikusitako agertokia ez betetzekotan ere. Euroguneko beste pisu astunetan ere murriztu egin dira hazkunde itxaropenak: % 0,6, Frantzian; % 0,4, Italian eta % 1,5, Espainian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.