Euskal Autonomia Erkidegoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza Sailak merezimendu bidezko Lan Eskaintza Publikoa deitu du 3.178 lanposturekin

Interesadunek urriaren 3tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Honako hauek hartuko dituzte kontuan: irakasle gisa duten eskarmentua, prestakuntza akademikoa eta aukeratutako espezialitatearen eskaintza publikoren bat gainditua edukitzea.
Irakasle bat eskolak ematen.
Interesadunek urrian zehar aurkeztu beharko dituzte merituak. Artxiboko argazkia: EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur argitaratu du irakasleriari zuzendutako merezimendu bidezko Lan Eskaintza Publikoa (LEP). Jaurlaritzak 3.178 lanpostu eskainiko ditu, eta interesdunek urriaren 3tik 31ra izango dute eskaerak aurkezteko, Jokin Bildarratzek zuzentzen duen sailak ohar batean jakinarazi duenez.

3.100 plaza pasatxo horietatik, ia erdia (1.532) Bigarren Hezkuntzako irakasleei dagozkie, eta 1.289, maisu-maistren kidegoari. Gainerakoak Lanbide Heziketako irakasle teknikoenak dira (260 plaza), eta, neurri txikiagoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleenak (44) edota musika eta arte plastikoetako maisu-maistrenak (22na).

Irakasleek euren merezimenduak aurkeztu beharko dituzte aipatutako epean. Baloratuko direnen artean honako hauek daude: irakasle gisa duten eskarmentua (gehienez zazpi punturekin), prestakuntza akademikoa (asko jota, hiru puntu) eta aukeratutako espezialitatearen eskaintza publikoren bat gainditua edukitzea (bost puntu, gehien jota).

Hezkuntza Sailak zehaztu duenez, urtea amaitu baino lehen, beste bi deialdi argitaratuko ditu: irakasleen oposizio lehiaketari dagokiona, eta langile lan-kontratudunen merezimendu-lehiaketari dagokiona (Hezkuntza Berezia eta Sukalde eta Garbiketakoak), 4.000 plaza ingururekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X