Europako funtsak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Next Generation funtsetatik jasotako 972 milioi euro kudeatzean ari da Eusko Jaurlaritza

Dena dela, Azpiazuk ohartarazi du Jaurlaritzak kudeatu beharreko ekimenen % 20an "zailtasunak" izaten ari direla Espainiako Gobernuak proiektuak diseinatzean egin dituen "akatsengatik".
Eguzki panel bat.
Jaurlaritzak Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera bideratu ditu funtsen zati handi bat. Pixabay

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), oraingoz, 1.154 milioi eskuratu ditu Europatik etorritako Next Generation funtsetatik, eta horietatik gehiena (ia % 85), 972 milioi, Jaurlaritza ari da kudeatzen —gainerako % 15,8 Estatuaren esku dago, eta hark kudeatzen du—.

Horrela iragarri du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean. Funtsen inguruko azken argibideak ekainean eman zituen Azpiazuk, eta ordutik, hazi egin da jasotako diru kopurua.

Nolanahi ere, sailburuak esan du Jaurlaritzak kudeatu beharreko ekimenen % 20 garatzeko "zailtasunak" izaten ari direla Espainiako Gobernuak egin dituen "diseinu akatsengatik". Besteak beste, oraindik onartzeke dauden Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoei (PERTE, gazteleraz) bide emateko galdegin dio Sanchezen gobernuari, batez ere auto elektrikoari dagozkionak. Gainera, dagoeneko onartuta dauden proiektuen dirua "lehenbailehen mobilizatzeko" eskatu du. 

"Next Generation funtsak aukeratzat hartu ditugu beti, eta are gehiago, gerra batek bidegurutze berri batean jarri gaituen garai honetan", azpimarratu du sailburuak.

Argitu duenez, funts horiek sailen artean banatzeko orduan, Iñaki Arriolak zuzendutakoak (Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraioa) eta Arantxa Tapiak buru duenak (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) % 25,24 eta % 24,22  eskuratu dituzte —bigarren horrek % 49,46 du metatua—.

Halaber, datuak emateaz gain, Azpiazuk iragarri du adimen artifizialari eta zibersegurtasunari lotutako bi proiektu aurkeztuko dituela RETECH ekimenean. Guztira, 32,6 milioiko balioa izango dute. RETECH ekimenaren helburua da eraldaketa eta espezializazio digitalera bideratutako eskualde-proiektuak egituratzea.

Oposizioa, kritiko, datuak aztertzeko duen denbora urriarekin

Gainerako taldeen txandan, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu kritiko azaldu dira Ekonomia eta Ogasun Sailak datuak azken unean jakinarazi dituelako eta, ondorioz, taldeek ez dutelako denborarik izan ondo aztertu eta ekarpena egiteko. "Begirune falta da", esan du EH Bilduko legebiltzarkideak. Bestalde, Eusko Jaurlaritza babesten duten taldeek Azpiazuren sailak egindako "lan ona" goraipatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X