Empresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesa Espainiako Estatuko zortzi lantegi salgai jartzea aztertzen ari da, tartean EAEko bi

Negoziazioaren iturriek jakinarazi dutenez, multinazionalak multzoan saldu nahi ditu enpresok, baina Asteasukoa eta Mungiakoa erosteko EAEn eskaintzarik dagoen aintzat hartuko ei du. Hain justu, hori da Jaurlaritzak egin duen eskea. "Egon badaude", esan du Tapiak.
Siemens Gamesak Zamudion (Bizkaia) duen egoitza.
Siemens Gamesak Zamudion (Bizkaia) duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Siemens Gamesak EAEn dituen bi lantegi, Asteasukoa (Gipuzkoa) eta Mungiakoa (Bizkaia), saltzea aztertzen ari da multinazionala, Espainiako Estatuan dituen beste seirekin batera. Aerosorgailuentzako elementuak egiten dituzten filialak dira denak ere.

Negoziazioaren iturriek EITB Mediari zehaztu diotenez, hastapenetan legoke operazioa, eta datozen asteetan abia badaiteke ere, hilabeteak beharko dira burutzeko, 2023 erdialdera arte, gutxi gorabehera.

Konpainiak ez du horren inguruko xehetasunik eman nahi izan, baina, iturrion arabera, zortzi lantegiak batera saldu nahiko lituzke. Hori bai, EAEko fabrikak erosteko eskaintzarik balego kontuan hartuko omen luke.

Asteasuko lantegian gehiengoa duen LAB sindikatuak gogorarazi duenez, "enplegua bera mantentzeko eta jardunari eusteko eta hura handitzeko" akordioa erdietsi zuen zuzendaritzarekin hilabete hasieran. Mungiako lantegiko ordezkari sindikalek, bestalde, bilera eskatu diote enpresari antzeko itun bat ixteko asmoz.

EAEko enpresen eskaintzak kontuan hartzeko deia

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun, eta Ingurumen sailburuak multinazionalari eskatu dio, salmenta gauzatu baino lehen, entzun ditzala EAEko enpresek egin ditzaketen eskaintzak.

Gasteizen egindako adierazpenetan, Tapiak argitu du "jakinaren gainean" daudela, eta badakitela enpresaren egoera "zaila dela orokorrean".

Azaldu duenez, Jaurlaritzak EAEko enpresen eskaintzak aztertzeko eskatu dio multinazionalari, "egon badaude", erantsi du.

Tapiaren esanetan, "salmenta ahalik eta modu onenean egitea nahiko genuke. Hori da gure helburua, eta nire ustez, baita enpresarena ere".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X