2023rako kontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok 663,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2023rako, marka guztiak onduta

2022koekin alderatuta ia % 5 hazi dira kontuak. Oinarrizko zerbitzu publikoetarako (saneamendua edo argiak) 314 milioi gordeko dira, eta ia 13 milioi gastatuko dira hainbat auzotan lanak egiteko.
Bilbo.
Bilboko itsasadarra, Imanol Aragonen argazki batean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak datorren urterako udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du gaur. Beste urte batez, inoizko handienak izango dira kontuak, zehazki, 663,5 milioi euro izango ditu Udalak, 2022an baino % 4,8 gehiago (30,3 milioi gehiago).

Aurkezpenean alkateak nabarmendu duenez, prestatutakoa "aurrekontu ona da, arduratsua eta errealista, izaera sozialekoa eta zerbitzu publikokoa, Bilbo erakargarri, inklusibo eta jasangarri bat eraikitzeko".

Bilboko Udalak 386 milioi euro jasoko ditu udalak finantzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalkutxa foru funtsetik, diru sarrera guztien hamar eurotik sei, hain zuzen ere. Foru Aldundiaren zerga bilketa inoizko handiena izan da, eta horrek eragin zuzena izan du udalen kutxetan ere. Gainerako zenbatekoa udal zerga eta tasetatik (% 31,2), eta beste sarrera batzuetatik (% 10) lortuko du.

Aburtok ez du zorpetu nahi, eta horregatik, 26,9 milioi euroko kreditu bat aurreikusi du, udal gerakinekin soilik ordainduko dena.

Gastuen atalean, oinarrizko zerbitzu publikoen diru partidak gora egin du (saneamendua, argia, zaborrak, etab.) 299 milioitik 314 milioiraino. Udalaren inbertsio publikoa 117 milioi eurokoa izango da (114,9 milioi, iaz) eta auzoetako inbertsioa, ostera, 53 milioi eurokoa (50 milioi euro, iaz). 184 milioi euro langileen soldatak ordaintzeko izango dira.

Bilboko Udalak datorren urterako proiekturik nabarmenenak aletu ditu, besteak beste, auzoetako obrak (tartean, 13 milioi pasatxoko aurrekontua izango duen Auzokide Plana), goiko auzoetako igogailu edo eskailera mekanikoak (ia 7 milioiko partida), Deustuko Ibarrean uholde arriskua saihesteko edo Zorrotzaurre uhartearen proiektua garatzeko lanak.

Aurreikuspenen arabera, abenduaren 28ko osoko bilkuran onartuko dituzte kontuak (horretarako gehiengoa dute EAJk eta PSE-EEk).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X