RADIO EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arroyok ELAri egotzi dio "bere zilborrari begira" egotea eta "egoerak eskatzen duen ardura" ez izatea

LABeko koordinatzaile nagusiaren arabera, bestalde, gaur kaleratu diren urriko langabezia datuek ez dute langileen egoera prekarioa islatzen.
Igor Arroyo (LAB), gaur Radio Euskadin.
Igor Arroyo (LAB), gaur Radio Euskadin.

LABen eta ELAren arteko batasun sindikala gaur gaurkoz ia ezinezko ikusten du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak, eta horren arrazoia ELAren estrategian kokatzen du. Haren hitzetan, "bere zilborrari begira" eta "bere interes korporatiboen defentsan" ari da Mitxel Lakuntzak zuzentzen duen sindikatua, eta ondorioz, ez da erakusten ari "egoerak eskatzen duen ardura". Aldiz, ziurtatu du LABek langilegoaren eskubideen defentsa bere lan lerroen erdigunean jarri duela.

Halere, azaldu du, maila nazionalean elkarlan zabalik ez badago ere, tokian tokiko enpresa txikietan bi sindikatu abertzaleok "itun asko" ixten ari direla, eta horien balioa nabarmendu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, bestalde, gaur kaleratu diren urriko langabezia datuak izan ditu hizpide Arroyok, eta uste du datuok ez dutela langileen "egoera prekarioa" islatzen. Gogorarazi duenez, Euskal Herriko langileen ia erdiaren lan baldintzak ez dira duinak.

Agertoki horren aurrean, LABeko arduradunak esan du mobilizazioen bideari eutsi behar zaiola, eta euskal langileria "oso motibatuta" somatzen du borrokarako. Aspaldiko urteotako "mobilizazio ziklo" indartsuena bizi dugula adierazi du.

Bizkaiko metalgintzan atzo izandako grebari buruz galdetuta, lanuzteak izan zuen jarraipen zabalean jarri du azpimarra, "patronalak aitortzen ez duen arren". Orain, Arroyoren arabera, "FVEM patronalari dagokio gogoeta egin" eta "bere jarrera aldatzea". Hala egin ezean, LABek ez du mobilizazio gehiago deitzea baztertzen.

Azkenik, EAEko datorren urteko aurrekontu proiektua "kontinuista" dela iritzi dio, "epe motzeko irabaziak lortzera" bideratutakoa eta "bizi dugun krisi ekosozialari erantzunik ematen ez diona".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X