INBERTSIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 47.000 milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan

Konpainia energetikoak 47.000 milioi inbertituko ditu Ameriketako Estatu Batuetan (% 47). Negozio ereduak aintzat hartuta, berriz, sareetara 27.000 milioi (% 57) bideratuko ditu, eta 17.000 milioi, energia berriztagarrietara.
Iberdrola dorrea, Bilbon
Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Iberdrolak datozen hiru urteetako inbertsio plana aurkeztu du gaur goizean Londresen. Guztira, 47.000 milioi euro inbertituko ditu 2023tik 2025era bitartean, 5.200 eta 5.400 milioi euro arteko irabazi garbiak lortzeko helburuarekin.

Konpainiak 47.000 milioi inbertituko ditu Ameriketako Estatu Batuetan, inbertsio guztien % 47. Inbertsioei dagokienez, Erresuma Batua izango da bigarrena % 16rekin. Inbertsio osoaren % 13 Alemaniara, Frantziara eta Australiara bideratuko dira, eta beste % 13, Espainiara (6.000 milioi euro).

Negozio ereduak aintzat hartuta, berriz, sareetara 27.000 milioi (% 57) bideratuko ditu, eta 17.000 milioi, energia berriztagarrietara.

Bestalde, Iberdrolak 12.000 langile kontratatzea aurreikusten du hurrengo hiru urteetan.

Enpresak 2030erako dituen aurreikuspenak berretsi ditu, eta 2026tik 2030era, 65.000 eta 75.000 milioi artean inbertituko ditu 100 gigawatteko ekoizpenera iristeko.

Iberdrolak espero du 2022an 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabazi garbiak izango dituela, iaz epe berean baino % 29 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X