LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko adinekoen egoitzetan greba egun gehiago deitu dituzte ELAk eta LABek, bakoitzak bere aldetik

LABek hiru greba egun deitu ditu abenduaren 14, 15 eta 16an, eta gainera, hiru eguneko itxialdia egingo dute Atxuriko Gizakundearen elizan. ELAk, bestalde, zazpi eguneko greba deialdia egin du abenduaren 17tik 23ra.
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen manifestazioa (artxiboko irudia)
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen manifestazioa (artxiboko irudia)

ELA eta LAB sindikatuek, bakoitzak bere aldetik, greba egun gehiago deitu dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetan. LABek abenduaren 14an, 15ean eta 16an mobilizatzeko deia egin du, eta ELAk, berriz, abenduaren 17tik 23ra.

Abenduaren 14, 15 eta 16an greba egitera animatu ditu LABek Bizkaiko adinekoen egoitzako langileak, besteak beste, itunpeko langileak sektore publikokoekin parekatzea eta ratio duinak eskatzeko. Grebaz gain, sektoreko langileek hiru eguneko itxialdia egingo dute bihar 11:00etan hasita Bilboko Atxuri auzoko Gizakundearen elizan.

Bizkaiko adinekoen egoitzetan beste zazpi greba egun deitu ditu ELA sindikatuak, abenduaren 17tik 23ra, langile gehiago kontratatzea eskatzeko.

Greba deialdi horren helburua GESCA, LARES eta ELBE patronalek kudeatzen dituzten egoitzetan langile gehiago kontrata ditzatzen eskatzea da.

ELAren arabera, zerbitzu bera eskaintzeko langile kopuru erdia dute itunpeko nagusien egoitzek Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko zentroen aldean.

Sare publikoko langileekin alderatuz gero, itunpekoen soldata % 40 baxuagoa dela ere salatu du ELAk.

Aurten, 14 greba egun deitu ditu ELAk Bizkaiko nagusien egoitzetan.

Abenduaren 17an, manifestazioa egingo dute 17:00etan Arriagatik abiatuta. Abenduaren 18rako, autoen karabana aurreikusi dute Bizkaiko egoitzen inguruan; abenduaren 19an, manifestazioa egingo dute EITBren Bilboko egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundira; abenduaren 20an, eskualdeko ekitaldia antolatu dute Ezkerraldean; abenduaren 21ean, kalejiran irtengo dira Bilboko Zazpikaleetan; abenduaren 22an, eskualdeko ekitaldia Ibaizabalen izango da; eta abenduaren 23an, Bilbon egingo den manifestazioarekin amaituko da astea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X