Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energia berriztagarrien aldeko apustua Euskadin

20230106141340_eolikoak_
18:00 - 20:00
Energia berriztagarrien aldeko apustua Euskadin
Energiaren garestitzeari irtenbidea eman nahirik 20 bat egitasmo dauzka mahai gainean Jaurlaritzak; batzuk eguzki plaken parkeak jartzeko eta beste batzuk, parke eolikoak ezartzeko. Azken hauetako bi onartuta daude eta abian jartzea baino ez da falta.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zeintzuk dira BBVAren eskaintza berriaren gakoak?

Josu Ferreiro EHUko irakasleak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean adierazi duenez, erakundeak Kataluniako bankuko akziodunen zati handi batek eskatzen zuenera egokitu du bere proposamena, lehen eskaintzari uko egin baitzioten, nahikoa ez zelakoan. Ferreirok zehaztu duenez, BBVAk ez du eskudirutan ordainduko, akzio propioetan baizik, eta horrek abantaila fiskala dakarkie akziodunei, zergak gutxiago ordaintzea dakarrelako. Mugimendu horrekin, Carlos Torres Vila buru duen bankuak Sabadellen akzioen merkatuko balioa berdindu du, eta horrek opak aurrera egiteko aukerak areagotu ditu, nahiz eta BBVAri berari kostu handiagoa ekarri. Hobekuntza berri bat egon litekeen galdetuta, ekonomialariak uste du zaila dela: "BBVAk argudiatu zuen Sabadellen akzioak gainbaloratuta zeudela. Orain, alde hori desagertu egin da. Beste eskaintza bat baztertu beharko litzateke, hau izango litzateke azkena", adierazi du. Elkarrizketa Boulevard saioan entzun daiteke, GUAUn, 02:50: 00etatik aurrera (jatorrizkoa, gaztelaniaz). 

Gehiago kargatu