EUROSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko urte arteko inflazioa % 9,2raino jaitsi da abenduan

Eurostat estatistika erakundeak argitaratu duen datu aurreratuaren arabera, azarotik abendura bederatzi hamarren egin du behera.
Berlin (Alemania). Artxiboko argazkia: EFE
Berlin (Alemania). Artxiboko argazkia: EFE

Euroguneko urte arteko inflazioa bederatzi hamarren jaitsi da abenduan, % 9,2raino, Eurostat estatistika erakundeak gaur argitaratu duen datu aurreratuaren arabera. Azaroan hasitako beheranzko joera areagotu egin da eurogunean, abenduan.

Herrialdeka, Espainiak izan du KPI harmonizatuaren tasarik txikiena (% 5,6). Eurostatek Kontsumo Prezioen Indize harmonizatuak hartzen du aintzat, herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko. Frantzian % 7,1etik % 6,7ra jaitsi da azarotik abendura. Beraz, bi herrialdeek euroguneko batez bestekoaren azpitik jarraitzen dute.

Energia produktuen prezioak ia hamar puntu egin du behera, % 25,7an geratzeraino. Ekainean jo zuen goia (% 42).

Elikagai prozesatuak, alkohola eta tabakoa % 13,8 garestitu dira, bi hamarren behera eginda.

Prozesatu gabeko elikagaien prezioak % 1,8 jaitsi dira azarotik abendura, % 12,0raino.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X