Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022an lau milioi bisitariein langa gaindituta, indarberrituta dago Euskadiko turismoa

Euskadiko turismoa % 10 hazi da urtarriletik azarora, 2019ko aldi berarekin alderatuta, bereziki nazioarteko turismoa da gehien suspoertu dena. Javier Hurtado sailburuak gaur aurkeztu du datorren asteazkenean, hilak 18, hasiko den Fitur azokara Euskadik eramango duen standa.
Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria eta Javier Hurtado Turismo sailburua, gaur. EFE
Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria eta Javier Hurtado Turismo sailburua, gaur. EFE

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak 2022ko Euskadiko turismoaren balantzea egin du gaur, eta 2022a "Euskadiko turismoaren susperraldiaren urtea" izan dela esan du, lehen aldiz 4 milioi bisitatik gora izan baitira urtebetean.

Abenduko datu ofizialen faltan, Euskadiko turismoa % 10 hazi da urtarriletik azarora, 2019ko aldi berarekin alderatuta. Nabarmentzekoa da nazioarteko turismoaren susperraldia, % 11,8ko hazkundearekin, hain zuzen, pandemian gehien ahuldu zen turismoa, udan % 34ko jaitsierarekin.

Sailburuak pandemiako garai latzak ekarri ditu gogora, eta "euskal turismoaren sektorearen indarra, profesionalen ahalegina eta gure turismoa babesten eta suspertzen jarraitzeko egindako apustua" nabarmendu ditu. "Gure profesionalez harro gaude egin duten lan handiagatik, eta turismo jasangarriaren alde egiten jarraitu behar dugula argi daukagu, modu iraunkorrean eta orekatuan hazten jarraitzeko", gaineratu du Hurtadok.

Urtarrilaren 18tik 22ra Madrilen egingo den nazioarteko turismo azokan Euskadiren parte-hartzea nolakoa izango den zehaztu du gaur sailburuak. Sailburuarekin batera, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Daniel Solana izan da, eta bost egunetan zehar egingo diren jardueren eta aurkezpenen xehetasunak ere eman ditu.

Euskadik 900 metro koadroko stand bat izango du, zeina eskaintza turistiko zabal baten erakusleiho izango den eta gastronomia izango duen gai nagusitzat: "Standak diseinu berri bat du, antzoki baten modukoa, gastronomiaren agertoki handi bihurtua. Bertan, gure gastronomiaren indarra eta 2023rako distantzia luzeko merkatuak berreskuratzeko apustuak uztartzen dira, Frantziako Tourrak Euskaditik izango duen irteerari lehentasunezko leku bat emanez. Tourra nazioarteko aurkezpen-txartel garrantzitsuenetako bat izango da Euskadirentzat, eta gune berezi bat izango du horretarako standean".

Era berean, jakinarazi du edizio honetan Euskadik Helmuga Turistiko Adimendunen (DTI) aipamena jasoko dutela Goierriko, Uribeko eta Arabar Errioxako eskualdeek. "Aitzindariak izan gara DTI metodologia udalerrietatik eskualdeetara egokitzen, Turismoko Estatu Idazkaritzarekin batera. Horrela, metodologia hori ezarri nahi duten beste autonomia-erkidego batzuen eredu izango gara. 2023an beste bost eskualderekin jarraituko dugu horretarako lanean", aurreratu du.

Gainera, Euskadik Udalaz Gaindiko Administrazio Publiko Onenaren saria jasoko du SICTED kalitate-sistemen aplikazioan, Turismoko Estatu Idazkaritzaren eskutik. "Euskadik gure sektorearen kalitatearen, jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren alde egindako lanaren adibideetako batzuk dira. Aitzindari bihurtu gaituzte eta Fitur 2023 ekimenaren edizio honetan islatu nahi ditu".

Imagen del Stand de Euskadi en Fitur. Irekia. Imagen del Stand de Euskadi en Fitur. Irekia.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X