Gipuzkoako enpresek baikor ekin diote aurtengo urteari, eta % 1,5era arteko hazkundea espero dute
Gipuzkoako enpresek "nolabaiteko baikortasunarekin" ekin diote aurtengo urteari, kudeatzeko zaila baina jarduerari eta emaitzei dagokienez "orokorrean positiboa" izan den 2022. urtearen ondoren. Halaber, Gipuzkoako ekonomia % 1 eta % 1,5 artean haztea aurreikusten da, batez ere, industriaren sektoreak hauspotuta.
Gipuzkoako Bazkundeak 2023ko Egoera Ekonomikoaren Txostena aurkeztu du gaur eguerdian, lurraldeko ehunka enpresak erantzun duten inkesta oinarri hartuta.
Industria alorreko enpresen % 28k negozio zifrak hobetzea espero dute aurten, eta % 54k, berriz, aurreko urteko emaitzak berdintzea. Gainerako sektoreen artean, txikizkako merkataritzak soilik espero ditu 2022an baino emaitza apalagoak: saltokien % 32k espero dute salmenta zifra txikiagoa izatea, eta % 21ek, berriz, handitzea.
Esportazioak konfiantza iturri dira Gipuzkoako ekonomiarentzat. 2022an esportazioek marka historikoa ezarri dute, 10.000 milioi euroko emaitzetara iritsi baitira lehen aldiz. Aurtengoari begira mundu mailan hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak apalagoak diren arren, Gipuzkoako Bazkundeak espero du esportazioek berriz ere markak haustea.
Enpleguari dagokionez, mantentzea edo igoera apala izatea aurreikusten dute Gipuzkoako enpresa gehienek. Enpresen % 84k uste dute mantendu edo handitu egingo dutela, eta gehiago dira lantaldeak handituko dituztela diotenak (% 18) murriztuko dituztela diotenak baino (% 14). Industriak aurreikusten ditu emaitzarik onenak, eta merkataritza da enplegua murriztuko dela iragartzen duen sektore bakarra.
Bestalde, Gipuzkoako enpresen erronka estrategiko nagusiak hauek dira: langile falta konpondu eta Europakoak ez diren merkatuetan salmentak handitzeko beharra eta marjinak berreskuratu eta lurralde lehiakorra izaten jarraitzeko beharra.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.