EB-KO INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko inflazioa % 8,5era jaitsi da otsailean

Otsailean hamarren bat jaitsi ostean, inflazioak lau hilabete jarraian egin du behera, iazko urrian % 10,6ko maila harrapatu eta gero.
Foto: Pixabay.
Foto: Pixabay.

Euroguneko inflazioa hamarren bat jaitsi da otsailean, aurreko hilekoaren aldean, % 8,5era, Eurostat Europako Erkidegoko estatistika bulegoak gaur, osteguna, argitaratutako atariko datuaren arabera.

Aldiz, azpiko inflazioa (energia, elikagaiak, alkohola eta tabakoa baztertzen dituena aldakorragoak direlako) hiru hamarren igo zen, % 5,6raino. Prezioen igoera, energia eta elikagai freskoak alde batera utzita, % 7,4koa izan zen, aurreko hilekoa baino hamarren bat handiagoa.

Otsailean hamarren bat jaitsi ostean, inflazioak lau hilabete jarraian egin du behera, iazko urrian % 10,6ko maila harrapatu eta gero.

Prezioen hazkunde-etapa honen hasieratik lehen aldiz, elikagaien, alkoholaren eta tabakoaren kategoriako inflazioa energiarena baino handiagoa izan da (% 15ekoa, lehen kasuan, eta % 13,7koa, bigarrenean).

Inflazia herrialdez herrialde aztertuta, Espainiak euroguneko hirugarren inflazio-tasarik txikiena izan du otsailean (batez beste, % 6,1 garestitu dira prezioak bertan), Belgikan (% 5,5) eta Luxenburgon (% 4,8) bakarrik izan baitute inflazio txikiagoa.

Otsailean, euroguneko batezbestekotik beherako tasa izan duten beste herrialde batzuk Grezia (% 6,5), Zipre (% 6,7), Malta (% 7), Frantzia (% 7,2), Finlandia (% 7,9) eta Irlanda (% 8) izan ziren.

Batezbestekoaren gainetik, berriz, hauek geratu dira: Portugal (% 8,6), Herbehereak (% 8,9), Estonia (% 9,3), Eslovenia (% 9,4) eta Italia (% 9,9). Eta beste hauek dira daturik okerrena izan duten herrialdeak: Austria (% 11), Kroazia (% 11,7), Eslovakia (% 15,5), Lituania (% 17,2), Estonia (% 17,8) eta Letonia (% 20,1).

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X