Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzea aldarrikatu dute
Euskadik, Galiziak, Asturiasek eta Kantabriak Makroeskualde Atlantiko bat sortzea aldarrikatu dute. Urkullu lehendakariak azaldu duenez, helburua litzateke eztabaidarako eta lanerako foro bat eratzea, zeinetan Gobernuek berdintasunean erabakiak hartu ahal izango dituzten (Europar Batasuna, estatukideak, erkidegoak eta eskualdeak).
Horretarako, urteko bigarren seihilekoa baliatu nahi dute Espainiak Europako Kontseiluaren presidentetza izango duela kontuan hartuta.
Urkulluren iritziz, Europaren eragin ardatza ekialderantz mugitzen ari den honetan, eta ikuspegi estrategiko bateratu bat egikaritzen ez baldin bada, lau autonomia erkidego horiek "fokutik kanpo" gelditzeko arriskua daukate. "Europaren aldeko apustua egiten dugu, eta ez dugu eragiteko gaitasunik galdu nahi", adierazi du.
Halaber, erakundeak eta eragile sozioekonomikoak mugiaraziko dituen Atlantikoko "lobby" gisa lan egiteko beharra nabarmendu du. "Arku Atlantikoko Batzordeko Lehendakaritzak urtarrileko Frantziako eta Espainiako Goi Bileraren Adierazpenean aurreikusitako Mugako Lankidetzarako Batzordean parte hartzea eskatuko dugu. Foro hori urtero instituzionalizatu nahi dugu, autonomia erkidego atlantiko guztietako presidenteei zabalduz", azpimarratu du.
Ipar Mendebaldeko Atlantikoko Trenbide Korridoreari lotuta, lehendakariak Europako Batzordeari eta Espainiako Gobernuari eskatu die ahalegin guztiak egin ditzatela 2030eko data errealitate izan dadin, baita Frantzian ere. Izan ere, Frantziako Gobernuak berriki egindako iragarpenaren arabera, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Bordele eta Akize (Okzitania) arteko trenbidea ez dute 2042a baino lehen amaituko.
Hidrogenoaren korridoreari dagokionez, kezkatuta mintzatu da Europako interkonexioen mapak ez duelako aurreikusten 2030erako aurreikusten HiWest korridorearen interkonexio atlantikoa, eta, aldiz, Mediterraneokoa bai. Ildo horretan, korridorearen Atlantikoko aldea Pirinioen mugan ez geratzea eta 2030ean penintsulara mendebaldetik sartzea eskatu du, ekialdetik egingo duen bezala.
Klima aldaketari lotuta, berriz, Urkulluk esan du muturreko gertaera klimatikoei aurrea hartzeko eta erantzuteko sistema bat garatzeko lan egin litekeela, edo kostaldeko toki kalteberenetan hiri plangintza berriz diseinatu.
Iñigo Urkullu lehendakaria Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin bildu da gaur eguerdian Ajuria Enean, lurralde atlantikoen erronka komunei buruzko gogoetak eta ekimenak partekatzeko.
Bileran hizpide izan dituzte Iberiar Penintsularen eta Europako kontinentearen arteko eremu atlantikoaren bidezko trenbide konexioa, eta trantsizio desberdinekin lotutako beste gai batzuk ere, hala nola energia, digitala edo soziodemografikoa.
Urkulluk deitu zuen gaurko hitzordua Arku Atlantikoko presidente gisa, eta Alfonso Rueda Galiziako presidentea, Adrian Barbon Asturiasko presidentea eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea egon dira bertan.
Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen ustez, Kantauri isurialdeko autonomiek bultzatu nahi duten "makroeskualdeak" Europar Batasuna "Frantzian itxi ez dadin" balio behar du. Irmo adierazi du "foku aldaketa" horren "arriskua" autonomia erkidego horietarik ekialdeko herrialdeetara "proiektuak desbideratzea" dela.
Europarekiko tren loturari dagokionez, Kantabriak azaldu du Bilbotik egitea nahi duela, "logika hutsa" delako, "helburua ezin baita izan Valladolidera edo Madrilera iristea eta gero berriro igotzea".
Bere hitzaldian, Adrian Barbon Asturiasko presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuok presidenteari eskatu dio Espainiak Europar Batasunean duen presidentetza aprobetxa dezala lau autonomiek adostu duten Makroeskualdearen sorrera bultzatzeko. Gaineratu duenez, iparraldeko trenbide konexioarekin ez dute "Mediterraneo korridorearekin lehiatzen"; aitzitik, bi kasuetan "paraleloan" jarduteko eskatu dute.
Azkenik, Alfonso Rueda Galiziako presidenteak berretsi du Galizia, gaurko hitzorduan zeuden gainerako erkidegoak bezala, ezin dela isolatuta geratu. "Europarekiko trenbide lotura Frantziatik eta Euskaditik igarotzen da", bere ustez, eta argi utzi du erabateko adostasuna "hori lortzeko planteamendu bateratuak egiteko". Halaber, Portugal "Europarekiko lotura energetikoa eta trenbidekoa defendatzeko aliatu ona, interesgarria eta indartsua" dela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.