Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak adierazi du Volkswagen bateriak muntatzeko lantegia Landabenen kokatzeko lanean ari dela

Foru Gobernuaren eta Nafarroako Volkswageneko zuzendarien arteko batzarraren albistea zuhurtziaz hartu dute sindikatuek, egitasmoaren berri baitzuten, baina baita VW lan horiek kanpora eramatea aztertzen ari dela ere.
Nafarroako Volkswagenen fabrika Landabenen.
Nafarroako Volkswagenen fabrika Landabenen. Argazkia: EFE

Nafarroako Volkswagen auto elektrikorako bateriak ekoizteko lantegia Landabengo fabrikan kokatzeko lanean ari omen da, sindikatuek eskatu bezala.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuko ordezkariek, Maria Chivite presidentea buru zutela, eta Volkswageneko zuzendariekin egindako bileraren ostean, enpresaren proiektu berriari buruzko informazio zehatza jaso eta lantegi berriaren diseinua ezagutu dute.

Foru Gobernuak, bere aldetik, Nafarroako Volkswageneko arduradunei jakinarazi die zer zerga eta laguntza esparrutara atxiki daitezkeen proiektua aurrera eramateko.

Foru Exekutiboaren eta Nafarroako Volkswageneko zuzendarien arteko bileraren albistea zuhurtziaz hartu dute sindikatuek, egitasmoaren berri baitzuten, baina baita VW lan horiek kanpora eramatea aztertzen ari dela ere.

Enpresa batzordeko iturriek aitortu dute ez dituztela batzar horren nondik norakoak ezagutzen, eta adierazi dute hori langileen eskaera bat dela, hau da, VWk berak bere gain hartzea bateria ekoizpena, horrek lanpostu gehiago sortuko lituzkeelako, "baina orain arte esan digute ez dagoela inbertsio hori egiteko behar den finantzaketarik". 300 milioi euro inguru behar omen dituzte horretarako.

"Badakigu proiektu bat dagoela fabrika barruan egiteko. Badakigu bideragarria eta errentagarria dela, baina oraingoz beharrezko finantzaketarik ez dutela esan digute. Aldi berean, badakigu, antza denez, beste hornitzaile batekin lanean ari direla prozesu horiek lantegitik kanpo egiteko", adierazi dute iturri berberek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X