INKESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritarren % 15,7 eta Nafarroako biztanleen % 14,5 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude

Batez besteko soldata 16.427 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 15.970 eurokoa, Nafarroan.
EAEko familia unitateen % 3,9k zailtasunak dituzte hilabete bukaerara iristeko. Argazkia: EITB Media
EAEko familia unitateen % 3,9k zailtasunak dituzte hilabete bukaerara iristeko. Argazkia: EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen % 15,7 eta Nafarroakoen % 14,5 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude, Espainiako Estatistika Institutuak bizi-baldintzei buruz egin duen inkestaren arabera. Espainiako Estatuko batez besteko soldata Hego Euskal Herrikoa baino altuagoa da, % 26koa baita.

Espainiako pobrezia eta bazterketa tasak EUS Espainiako pobrezia eta bazterketa tasak EUS

AROPE tasak hiru aldagai hartzen ditu kontuan pobrezia eta baztertze arriskua neurtzeko: diru-sarrerak, gabezia material eta sozial larria eta enplegua.

EAEko herritarren % 12,2 eta Nafarroakoen % 10,9 pobrezia arriskuan daude.

Euskadin, familia unitateen % 18,7k ez dute ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasunik. Nafarroan eta Espainiako Estatuan, ostera, gehiago dira: % 21,5 eta % 35,5, hurrenez hurren.

Bestalde, EAEko familia unitateen % 3,9k eta Nafarroako % 6,4k zailtasunak dituzte hilabete bukaerara iristeko. Halaber, etxebizitzarekin lotutako ordainketetan atzerapenak dituzte % 7,2k eta % 10,8k, EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Amaitzeko, % 18,7k ezin dira urtean gutxienez astebetez oporretara joan. Nafarroan, berriz, % 24,7 dira oporretan joateko beste aurreztu ezin dutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X