Hitzarmena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Satlantis euskal enpresak SuperSharp britainiarraren % 51 bereganatu du, aliantza historikoa osatuz

Satlantiseko ordezkariek berak azpimarratu dutenez, hitzarmen honen eraginez enpresa "munduko liderra izango da satelite txikientzako bereizmen handiko karga elektroptiko erabilgarrietan".
Satlantisek hitzarmen historikoa lortu du SuperSharp britainiarrarekin. Argazkia: @satlantis_.
Satlantisek hitzarmen historikoa lortu du SuperSharp britainiarrarekin. Argazkia: @satlantis_.

Satlantis konpainiak SuperSharp enpresa britainiarraren % 51 bereganatu du. Enpresa horrek teleskopio espazial zabalgarriak garatzen ditu lurraren irudi infragorri termikoak hartzeko. "Akordio historikoa da, eta munduko liderra izango da satelite txikientzako bereizmen handiko karga elektroptiko erabilgarrietan", adierazi du kamera digitaletan espezializatutako euskal enpresak.

Jabekuntza hori SuperSharp Space Systems Ltd-ekin aliantza estrategikoa osatzeko burutua da. Izan ere, akordioak aurreikusten du, halaber, Teknologia Optiko Espazialen bikaintasun-zentro bat sortzea Erresuma Batuan, egungo eta etorkizuneko bezeroei arreta emateko.

Juan Tomas Hernani Satlantisen kontseilari delegatuak azpimarratu duenez, "Erresuma Batuak eta nazioarteko beste merkatu batzuek onura aterako diete gaitasun bakar horiei".

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X