lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba deitu dute Bizkaiko ostalaritzan ekainaren 29rako eta 30erako, Frantziako Tourraren bezperan

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen "duina" galdegin dute, eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen "immobilismoa" salatu, joan den ekainaren 1ean egin zituzten lanuzte partzial "arrakastatsuen" aurrean "entzungor" eginda.
Sindikatuen ordezkariak, gaur, Bilbon.
Sindikatuen ordezkariak, gaur, Bilbon. Argazkia: EFE

Bizkaiko Ostalaritzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk, bi greba egun deitu dituzte ekainaren 29rako eta 30erako. "Hitzarmenik gabe ez dago Tourrik" lelopean, Frantziako Tourra Bilbotik abiatu bezperan egingo dituzte lanuzteok. 

Lau sindikatuetako ordezkariek Bizkaiko hiriburuan egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen jarrera "arduragabe" eta "immobilista" salatu dute. Horien ustez, patronalak "sektoreko langileen aldarrikapenei entzungor" egiten die, eta "langileak pobretzen jarraitzeko asmoarekin" jarraitzen du. Jokaera hori Gipuzkoako zein Arabako patronalak duten jarrerarekin alderatu dute, gainera. Gipuzkoan akordioa erdietsi ei dute, eta Araban negoziatzen ari dira. 

Hilaren 1ean bederatzi orduko lanuzteak egin zituzten langileek, eta, sindikatuen hitzetan, protesta eguna "arrakastatsua" izan zen. Orduan bezala, hitzarmen "duina" galdegingo dute, soldata igoera eta lan hobekuntzak izateko. 

"Soldaten igoerarik gabe jarraitzen dugu 2020ko urtarriletik. Denbora horretan, aldi baterako lan erregulazioak jasan ditugu, gero partzialak. Ikusi dugu denbora horretan KPIa % 12 baino gehiago igo dela, gure soldatak 0, sektoreko prezioak % 15 baino gehiago, gure soldatak 0", kritikatu dute. 

Sindikatuon arabera, sektoreko enpresek "irabaz tarteak handitu nahi dituzte", eta "langile klasearen kontura" egin nahi dute, beharginek "Covid faktura ordaintzen" amai dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X