Xabier Sagredo BBKko presidentea 'Urteko CEO' aukeratu dute 'CEO Today Europe' sarietan
Xabier Sagredo BBKko presidentea 'Urteko CEO' aukeratu dute Jasangarritasun Korporatiboaren kategorian, gai ekonomiko eta finantzierotan espezializatua den European CEO aldizkariak antolatutako 'European CEO Awards 2023' sarietan. Europa mailan hainbat sektore ekonomikotan lider diren zuzendari, enpresa eta kanpainak saritzen dituzte urtero.
Sari horrekin, "egun Europa den nazioarteko negozio gune oparoa izateko mugak gainditzen ari diren" zuzendarien lana aitortzen dute antolatzaileek.
Xabier Sagredo Jasangarritasun Korporatiboaren kategorian gailendu da, Yvon Chouinard Patagonia mendiko arropa markaren sortzaile eta CEO, Mads Nipper Orsted energia berriztagarriko Danimarkako konpainiaren CEO eta Velislava Ivanova Ernst & Young zerbitzu profesionalen multinazionalaren jasangarritasuneko zuzendaria gaindituz.
Aurreko edizioetan, 'European CEO Awards' sariek Espainiako Estatuko hainbat zuzendari aitortu dituzte, hala nola Maria Dolores Dancausa Bankinterreko CEO, Jose Luis Blanco Nordex-Accionako CEO edo Adolfo Orive Tetra Pakeko exekutibo nagusia.
Xabier Sagredo Portugaleten (Bizkaia) jaio zen duela 49 urte, eta Trapagaranen (Bizkaia) hazi zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.